Itzalek eta argiak bideratzen duten giro apartan kontatuko dugu Irlandatik datorkigun izen bereko ipuin herrikoia eta bertan “Few Clothes” protagonistaren gora beherak ezagutuko ditugu. Ipuin herrikoietan gertatu ohi bezala, hasieran larri ibiliko da baina amaieran onean eta garaile amaituko da gutxien espero duenaren laguntzaz.

Nortaz ari gara? ba gurekin beti datorren horretaz, gutxien espero duzuenean agertzen zaigunaz.

Iluntasunean beldurrarekin jolastu eta itzalen, umorearen eta ipuinen magiaz gainditzeko aukera paregabea.

Bereziki egokia 7 urtetik gorako neska-mutilentzar eta maitatua duten norbaitekin baldin badatoz, ondo baino hobeto.  

Norentzat: 7 urtetik aurrerako ume eta familia osoarentzat
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Espazioak bereizi ahal izatea komeni da: batetik, agertokia, ahal bada, altuera txiki batekin, eta, bestetik, aulkiak dituzten ikusleentzako espazioa (handientzako zein txikientzako), zenbait ilaratan, zirkuluerdi bat osatuz.

Oso egokia deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 50ekoa da

Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Neska-mutilen arreta-maila beraien adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzea, beraiek nahi ez baldin badute.

Behar teknikoak

Gutxienez, 2*2,50mko eszenatokia

3 mahai eszenatokian antzerkia muntatzeko

Mahai bat soinu ekiporako

Soinu ekipoa (tokian ez balego, guk eraman ahal dugu salneurrian dagokiona gehituz)

SOMBRACUENTOS - ITZAL ITZELAK "Johnny Cold Feet" Bego Alabazan

SAIOAREN IBILBIDEA: 

2014an narratzaile honek moldatu zuen iadanik bere errepertorioan kontatzen zuen Irlandako ipuin-herrikoi hau, musika eta soinuez gain, bestelako umore eta fantasia keinuak gehituz.Taularatu izan da liburutegietan (Zurbaranbarrin 2016an), jaialdietan (Bilboko Gau Irekian 2014an eta Donostiako II. Ipuin-kontalarien Maratoian 2016aren urrian), batez ere senide osoarentzat, nahiz eta oso harrera ona izan ere Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle helduen artean 2014ko abenduan.

Partekatu