Kontatzen dizugu kontatzen duela…

Joaquín Ponte Alabazan taldeko kolaboratzailea da, inoiz behin bere saio bereziak eskainiko dizkiguna. Joaquíni tartak bezain gozoa den hizkuntza gustatzen zaio, atrakzioetako errusiarmendia bezala, abenturaz eta zirraraz beteriko istorioak eta eszenatokian pailazo txoroarena egitea.

Roald Dahl idazlearen hizkuntzaz, ingelesez, kontatzen ere oso gustura sentitzen da.

Umeentzako saioetan narratzaile honek espresibitatean eta hizkuntzan duen aberastasunaz lortzen du bere fantasiako ipuinek hegan egiten hastea. Berarentzat oso kontutan izatekoa da istorioaren emozio-bidaia eta neska-mutilek berarekin ondo pasatzea.

Nagusiei bere barneunibertsoko istorioen zirrara helarazten die, bere estilo pixka batean haurrena, ludikoa eta nahiko ganberroaz. Bere saioetan hitzetik hortzera ari denean entzuleekiko harreman handiko momentu dibertigarriak lortzen ditu.

Nondik norakoa

Joaquín narratzaile-formakuntza izan zuen Kandelen Argipean bere taldekideekin batera 15 urtez hainbat saioetan parte hartuz.

Ahots, narrazio eta klown ikastaro asko egin izan ditu José Campanari,Virginia Imaz edota Juan Carlos Garaizabal (beste batzuen artean) bezalako irakasleekin.

Hamabost urtez Alfa Sortze-idazketa Tailerrean ikasi, idatzi eta gozatu zuen.

2020an eta 2021ean Bilboko 97 irratian Historias con Swing asteroko irratsaioa bideratu zuen Pedro Ruizekin batera.

Partekatu