Kategoriak

Aspaldiko teknika honen bidez Zinegoak 2015 jaialdirako prestatu zuen muntaiari “Titiritesa” izenburua jarri dio OQO Argitaletxeko izenburu bereko liburuan hartu baitu arnasa .

“Titiritesa” ipuin herrikoiaren itxurako ipuin ausarta da emakumeen arteko homosexualidadeaz hitz egiten digu.
Bego Alabazan kontalariak saio berezi honetan ipuin honen bere bertsioa elkarbanatuko du: izen hain berezi hau duen printzesaren maitasun istorioa kontatuko digu naturaltasunez, umorez, musikaz eta itzalen koloreez ere, maitasuna bezala, itzalak ere kolore desberdinetakoak izan ahal direlako.

Norentzat: ume eta familia osoarentzat
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

BIBLIOGRAFIA: saio honek arnasa hartzen du liburu honetan:
Xerardo Quintiá eta Maurizio A. C. Quarello Titiritesa (OQO 2007):
Titiritesa Hereneguneko erreinuan bizi da. Mandolina bere amaren ametsa bere alaba printzesa fin bihurtuta eta ondo ezkonduta ikustea da.
Baina alabaren ametsak bestelakoak dira eta ez du onartu nahi inposatu nahi dioten bizimodu hori. Berarentzako institutriz bat heldu baino lehen, Titiritesak gaztelutik alde egitea erabakitzen du fantasiaz beteriko abentura dibertigarriak bizitzeko prest: hitz-asmatzailea ezagutuko du, munstro ikaragarriari aurre egin beharko dio, ezpain gozoak dituen printzesa bat ezezagutuko du…

Titiritesan aurreiritzirik gabeko maitasuna azaltzen zaigu eta sentsibilitate handiaz adierazten zaie txikienei gaia hau, beren afektibitate-heziketa lagunduz.

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Espazioak bereizi ahal izatea komeni da: batetik, agertokia, ahal bada, altuera txiki batekin, eta, bestetik, aulkiak dituzten ikusleentzako espazioa (handientzako zein txikientzako), zenbait ilaratan, zirkuluerdi bat osatuz.

Oso egokia deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 50ekoa da.

Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Neska-mutilen arreta-maila beraien adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzea, beraiek nahi ez baldin badute.

Behar teknikoak

Gutxienez, 2*2,50mko eszenatokia

3 mahai eszenatokian antzerkia muntatzeko

Mahai bat soinu ekiporako

Soinu ekipoa (tokian ez balego, guk eraman ahal dugu salneurrian dagokiona gehituz)

QUINTIÁ, Xerardo, A.C. QUARELLO, Maurizio Titiritesa OQO Editora, Pontevedra 2007

Titiritesa dossierra

Partekatu