Kategoriak

Beldurrari beldurrik izan gabe, tonu eta kolore iluneko ipuinetan murgiltzen hasiko gara hitzek buru barruan sortzen dizkiguten irudien esku “gerota barrurago, gero ta hotzago, gero ta isilago…”; saioak aurrera egin ahala eta humorearen poderioz, istorioen tonua pixka batean argituko zaigu eta ikusiko ditugun irudiek irribarreak ere irudikatuko dizkigute (irri urduriak agian?).

Norentzat: helduentzat
Hizkuntza: gazteleraz/ euskaraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.

Komeni da espazioak desberdintzea: batetik, eszenatokia, ahal bada, altuera txiki batean eta, bestetik, aulkidun espazioa entzuleentzat (txiki zein nagusiak), iladetan jarrita eta erdibiribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Behar teknikoak

Iluntzeko aukera ematen duen toki lasaia, narratzailearen gainean, besterik ez, argitasuna jarri ahal izateko.

Proiektatzeko pantaila eta proiektorea

Alberto Campos, en el libro Ipuin Ilunak de Aitor Arana

Partekatu