Kategoriak

Natura magiaz bete-beteta dago.

Horretaz ohartzeko bakarrik gelditu eta sentitu ahal dugu nola urtaroetan gure ingurua astiro-astiro aldatzen den gurekin batera, ia konturatu gabe, landareen diseinua ezin hobeaz liluratuta geratu ahal gara edota  txorien abesti alaiaz, begiak itxita, gozatu eta beraiekin hegan egin …

Saio honen istorioetan Natura eskuzabalak egunero eskaintzen digun magia honi buruz hitz egingo dugu eta ikusiko dugu geuk ere, nahi izanez gero, horrelako magia apurtxo bat ere egin dezakegula.

Norentzat: 6-10 urte bitarteko ume eta beren familientzat
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Espazioak bereizi ahal izatea komeni da: batetik, agertokia, ahal bada, altuera txiki batekin, eta, bestetik, aulkiak dituzten ikusleentzako espazioa (handientzako zein txikientzako), zenbait ilaratan, zirkuluerdi bat osatuz.

Oso egokia deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 50ekoa da.

Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Neska-mutilen arreta-maila beraien adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzea, beraiek nahi ez baldin badute.

Behar teknikoak

Mahai txiki bat

Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa, hau saioaren salneurriari gehituko zaiolarik.

Partekatu