Zergatik ematen digute hainbeste plazer beldurrezko istorioek? Zergatik dira hain ezagunak beldurrezko istorioak? Zergatik gustatzen zaigu lagunei kanpalekuetako suen inguruan istorio beldurgarriak kontatzea?

Pertsonok susto eta istorio tragikoak sufrituz eta imajinatuz gozatzen dugu, beste bati gertatzen bazaion, noski. Gau honetan, zure herri bakartia ezagutuko dugu. Haren aurpegia aldatu egingo da gauez: hotza, bakartia, isila, itzalez eta presentziaz betea, eta txokoak, hemeretzigarren mendeko makinak eta kontakizunak. Horiek guztiek geldiaraziko zaituzte. Ez etorri bakarrik, lagun baten besoa beharko duzu, etxera itzultzeko. Ez da mehatxu bat, promesa bat da…

Norentzat: helduentzat
Hizkuntza: gazteleraz/ euskaraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.

Komeni da espazioak desberdintzea: batetik, eszenatokia, ahal bada, altuera txiki batean eta, bestetik, aulkidun espazioa entzuleentzat (txiki zein nagusiak), iladetan jarrita eta erdibiribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Behar teknikoak

Iluntzeko aukera ematen duen toki lasaia, narratzailearen gainean, besterik ez, argitasuna jarri ahal izateko.

Partekatu