Kategoriak

Heriotza beste begiez begiratzeko ipuin-saioa

Gustatu ala ez, denoi etorriko zaigu azken bisitaria den Heriotza, gure artean hain beldurgarria dena.

Baina ez gara zertan beldurtu behar: ipuinek eskaintzen digute pertsonaia hau ezagutu, onartu eta engainatzeko ere hainbat bide.

Saio honetan ikusiko dugu gurekin uste baino antz handiagoa duela, azken batean, gure parte ere badelako.

Norentzat: helduentzat
Hizkuntza: gazteleraz/ euskaraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.

Komeni da espazioak desberdintzea: batetik, eszenatokia, ahal bada, altuera txiki batean eta, bestetik, aulkidun espazioa entzuleentzat (txiki zein nagusiak), iladetan jarrita eta erdibiribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Behar teknikoak

Iluntzeko aukera ematen duen toki lasaia, narratzailearen gainean, besterik ez, argitasuna jarri ahal izateko.

Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa, hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik.

Partekatu