Itzal itzelak
Formatu txikiko ikuskizunak, antzerkiaren eta ahozko narrazioaren artekoak, liburutegietarako, kultura-aretoetarako edo antzokietarako oso aproposak.
Hasierako garaietatik itzalak fantasia ziztatu izan du agian bere izaera berezi eta iheskor, ikusgarri baina ukiezinagatik. Argiztatutako antzerkitxoak eta iluntasunak sortzen duen barnerantz biltzeko giro bereziak murgiltzen gaitu itzalen eta ipuinen mundu magikoan eta horrela, ia konturatu gabe, gure irudimena abiatzen da.
Saio hauekin lotuta, "Itzalekin jolasten eta kontatzen" izenekoa tailerra ere daukagu.