Familien Eguna ospatzen dugu

Datorren maiatzaren 15ean BBK Familytik gonbidattzen gaituzte ospatzera Familien Eguna Bizkaia Aretoan.

Egoera hobea denez, elkarrekin ospatu nahi dugu eguna. Ekarri zure familia eta lagunak!

Familien Eguna ospatzeko programazioa:

-11:30 h “Munduko familiarik onena” ipuin kontalariak, Alabazanek eskutik

Carolinak bere familia berriaren zain dagoela irudikatzen du, ilargiaren laguntzaz, nolakoa izango den.

Hori bai, badaki berarentzat Munduko familiarik onena izango dela.

– 12:00 h Dokumentala: “Familia-eredu desberdinak

-12:45 h Lunch eta zure oparia har dezakezu.

Hartu zure sarrera dohainik hemen.

Zure zain egongo gara!

Eguna: 2022/05/15

Ordua: 11:30-13:00 h

Lekua: Bizkaia Aretoa

Abandoibarra Etorbidea 3.

Bilbon

Partekatu

Kalea musikaz eta ipuinez betetzen

Liburuaren Egun berezi honetan goiz eta arratsaldez ibiliko gara kontu kontari. Goizez, Bilboko Norai elkarteak antolaturik, “Etorkizuna Musikatan” proiektuaren barneko neska-mutil musikariek kontzertu ederra eskainiko digute elkartearen ondoko kalean eta gero Joaquin eta biok (Bego) ipuinak elkarbanatuko ditugu bertaratzen direnekin kementsuak izatearen garrantziaz, jo ta ke ilusioa jarraitzearen garrantziaz eta umorez eta musikaz bada, askoz hobeto!

Partekatu

Berastegin ospatuko dugu Liburuaren Eguna eta Udaberria ere

Liburu eta udaberrizaleontzako hain berezia den egun hau Gipuzkoako Berategin ere ospatuko dugu naturari buruz kontatzen diguten liburuetako ipuinak elkarbanatzen, udaberriko egun hauetan bere magiaz inguratuta baikaude. Bakarrik gelditu, konturatu eta zabaldu behar gara beren magia ederra gure baitan sartzen uzteko. Eta horretarako ezin hobeak izaten dira ipuinak, dudarik gabe.

Partekatu

Leioako Kultur Astean kontu kontari

Azken bost urteetan bezala, aurton ere Leioako eskoletara gonbidatu naute “Kutxa txiki magiko”etako istorioak txikienekin elkarbanatzera.

Lamiako, San Bartolome, Artaza-Pinueta,Altzaga eta Txomin Aresti izango dira bisitatuko ditudan ikastetxeak.

Iazko saioa errepikatuko dut oso gustukoa izan baitzuten irakasleek.

Txikiei zuzendutako ipuin-saio honetan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat liburu irekiko dugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez… eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istoriotxoa.

Norentzat: 3-5 urte bitarteko umeentzat
Hizkuntza: euskaraz
Iraupena: 45 min.

Partekatu

Udaberrian naturaren magiaz betetzen gara

Udaberrian murgiltzen garenean Naturak kolorez jantzita deitzen digu.

Saio honetan bere magiaz kontatuko dugu

Horretaz ohartzeko bakarrik gelditu eta sentitu ahal dugu nola urtaroetan gure ingurua astiro-astiro aldatzen den gurekin batera, ia konturatu gabe, landareen diseinua ezin hobeaz liluratuta geratu ahal gara edota  txorien abesti alaiaz, begiak itxita, gozatu eta beraiekin hegan egin …

Begoren esku izango den saio honen istorioetan Natura eskuzabalak egunero eskaintzen digun magia honi buruz hitz egingo dugu eta ikusiko dugu geuk ere, nahi izanez gero, horrelako magia apurtxo bat ere egin dezakegula.

Norentzat: 6-10 urte bitarteko ume eta beren familientzat
Iraupena: ordu betea

Partekatu

Oionetik Korrikan eta lasai

Egun honetan Bego Araba aldeko Oion herriraino joango da bere “Beldurrai beldurrik ez ” saioaren ipuinak elakrbanatzera aurtengo Korrika Kulturalaren egitarauaren abrruan.

Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira.

Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Benetan garrantzitsuena da beldur hauei kontra egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea.

Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Partekatu

Naturaren magiaz kontatuko dugu Gallartako Ekoetxean

Natura magiaz bete-beteta dago.

Horretaz ohartzeko bakarrik gelditu eta sentitu ahal dugu nola urtaroetan gure ingurua astiro-astiro aldatzen den gurekin batera, ia konturatu gabe, landareen diseinua ezin hobeaz liluratuta geratu ahal gara edota  txorien abesti alaiaz, begiak itxita, gozatu eta beraiekin hegan egin …

Begoren esku izango den saio honen istorioetan Natura eskuzabalak egunero eskaintzen digun magia honi buruz hitz egingo dugu eta ikusiko dugu geuk ere, nahi izanez gero, horrelako magia apurtxo bat ere egin dezakegula.

Norentzat: 6-10 urte bitarteko ume eta beren familientzat
Iraupena: ordu betea

Partekatu

Zinegoak Getxon “Maitasun ipuinak familian”

Txiki eta nagusiei zuzenduta dagoen saio honetako ipuinetan betidaniko errege-erreginak, printze-printzesak, altxorrak eta dragoiak ere agertzen dira modu ezohiko batean kontatuta.

Pertsonaia hauek abenturak bizi izango dituzte zailena eta baliotsuena den altxorra eskuratzeko: maitasuna.

Saio honetako entzuleak ez dira heldu diren bezala aterako eta txikienei seguraski galderaren bat edo beste piztuko zaie, gero etxera eramango dituztenak, elkarrizketa sustatzen eta harremanak estutzen.

Hau baita saio honen oinarrizko mezua: familia estu lotzeko maitasuna, olerkia eta umorea ere ezinbestekoak direla.

Partekatu

Entramos en calor en la sala Ama

Esta sesión será “especialmente especial” para mi ya que compartiré las historias de la sesión “Historias para noches frías- cuentos eróticos” que tanto me divierten, con un montón de personas cercanas y cómplices en mi andar espiritual y en un espacio, la sala Ama, que está tan lleno de una energía preciosa que desde hace mucho tiempo me alimenta.
Gracias a Juana Ferriz por hacerlo posible y a Rosa por ayudarme a organizarlo.

Si queréis acudir, llamarle al 620105316 para reservar.

La entrada será a Taquilla Inversa: cada cual aportará lo que considere apropiado y justo cuando haya acabado al sesión.

Partekatu

…eta Ormaiztegiraino helduko dira

… eta tipi-tapa, tipi-tapa, Ormaiztegiraino ere heldu ziren beren abentura nahi duten guztiei hitzez eta itzalez kontatzeko asmoz.

Partekatu