Hansel eta Gretel Zallan hasiko dira …

Saio honetan Begok Grimm anaiek bildutako ipuin herrikoi eder hau kontatuko digu bere itzal txinatarren antzerkitxo mugikorraren laguntzaz.

Bereziki egokia 5-8 urte bitarteko txikientzat eta maite duten norbaitekin badatoz, askoz hobeto.

Partekatu

Neguko Ipuinak El Pobaleko burdinolan

Begoren esku izango den saio hau neskatilez beteta dago: bere burua maite duten neskak, defendatzen direnak eta oztopoekin topatzean aurrera egiten dutenak eta, humorez bada, askoz hobeto.

Partekatu

Neguko ipuinak El Pobaleko burdinolan

Saio honetan, gurasoen eta seme-alaben gustu guztietarako istorio tradizional eta modernoen nahasketa zuhurraz gozatu aha izango dugu Joaquinen laguntzaz.

Hitzaz gozatzeko, barre egiteko eta bizitzak proposatzen dizkigun erronketan pentsatzeko.
Gaztelaniazko eta jarraian doazen bi saio, familia osoarentzat.
Gomendatutako adina, lau urtetik aurrera.

Partekatu

Gurutzeta ipuinez berotzen

Ostiral honetan Sasiburu Euskaldunon Elkarteko kideekin batera bere Ipuin BEROtikoak elkarbanatuko ditu neguko arratsalde-gau hotz hauek epeltzeko asmotan.

Primeran pasatuko dugu gure sexu-organorik boteretsuena, irudimena, berotzen.

Partekatu

Etxebarrin ere Arrazoien bila

Gabonetako atsedenaldia hartu baino lehen Etxebarriko Udal Eusakltegiko ikasleengana joango naiz beraiekin batera “Azarroien bila” jarraitzeko.

Bi pase egingo ditugu ikasle guztiak “harrapatu “ahal izateko:

  • goizeko 10:00etan
  • arratsaldeko 19:00

Merezi du piperrik ez egiteak !

Partekatu

Bilboko Gabonetan adin guztietako txikientzako ipuinak

Aurtengo Gabonetan etxe ondoan dugun Erripako kaian eraiki duten karpan izango gara ere gure Gabonetako ipuinak elkarbanatzen, jarraian doazen bi saioetan:

  • 17:30etan 5 urte artekoentzat- liburu oso desberdientako ipuin laburrak
  • 18:30eta 6tik 12 urte bitartekoentzat. “Gutxiago gehiago da” saioa

Partekatu

Bilbon ere Gabonetako ipuinak elkarbanatzen

Aurtengo Gabonetan etxe ondoan dugun Erripako kaian eraiki duten karpan izango gara ere gure Gabonetako ipuinak elkarbanatzen, jarraian doazen bi saioetan:

  • 17:30etan 5 urte artekoentzat- liburu oso desberdientako ipuin laburrak
  • 18:30eta 6tik 12 urte bitartekoentzat. “Gutxiago gehiago da” saioa

Partekatu

Aizarnara sagutxuekin batera sagutxuez kontatzera

Gabonetako jaiei sarrera emateko Aizarnako herri txiki eta eder honetara gonbidatu naute berriro ere, beren txikitxuekin sagutxuen ipuinak elkarbanatzera.

Saioa “Sagu txiki, sagu maite” izango da. Gogoz espero dut eguna: biaia ederra eta saioa dibertigarria izango delakoan. Seguru!

Partekatu

Arrazoien bila Bilbo Zaharra euskaltegian

Auton, pasa den urteko “paroia” eta gero, bueltatzen naiz Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleentzako abenduko ipuin-saioak egitera.

Ohitura bihurtu zizkidan saioak dira, oso oso gustukoak hurbiltasuna eta konplizidadea nabarmen sentitzen dudalako, nagusioi ere, noski!, ipuinak asko gustatzen zaizkigulako.

Aurton “Arrazoien bila “saioa errepikatuko dut, aspaldi egin bait nuen euskaltegi honetan. Espero dut ikaslerik ez errepikatzea!

Bi pase izango ditugu: goizez 10:15etan eta arratsaldez 14:15etan.

Partekatu

The magic txirula Basauriko Gabonetan

Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3- 5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat .

Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok eta Joaquinek «The magic txirula» kontatuko dute, bi ahotsez eta bi hizkuntzez kontatutako ipuin herrikoia.

Partekatu

The queen of musutxoak Basauriko Gabonak ospatzeko

Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3- 5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat .

Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok eta Joaquinek “The queen of musutxoak” kontatuko dute, bi ahotsez eta bi hizkuntzez kontatutako ipuin goxua.

Partekatu