Begoren esku izango den saio hau neskatilez beteta dago: bere burua maite duten neskak, defendatzen direnak eta oztopoekin topatzean aurrera egiten dutenak eta, humorez bada, askoz hobeto.

Saio honetan, gurasoen eta seme-alaben gustu guztietarako istorio tradizional eta modernoen nahasketa zuhurraz gozatu aha izango dugu Joaquinen laguntzaz.
Hitzaz gozatzeko, barre egiteko eta bizitzak proposatzen dizkigun erronketan pentsatzeko.
Gaztelaniazko eta jarraian doazen bi saio, familia osoarentzat.
Gomendatutako adina, lau urtetik aurrera.
Aurtengo Gabonetan etxe ondoan dugun Erripako kaian eraiki duten karpan izango gara ere gure Gabonetako ipuinak elkarbanatzen, jarraian doazen bi saioetan:
Aurtengo Gabonetan etxe ondoan dugun Erripako kaian eraiki duten karpan izango gara ere gure Gabonetako ipuinak elkarbanatzen, jarraian doazen bi saioetan:
Auton, pasa den urteko “paroia” eta gero, bueltatzen naiz Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleentzako abenduko ipuin-saioak egitera.
Ohitura bihurtu zizkidan saioak dira, oso oso gustukoak hurbiltasuna eta konplizidadea nabarmen sentitzen dudalako, nagusioi ere, noski!, ipuinak asko gustatzen zaizkigulako.
Aurton “Arrazoien bila “saioa errepikatuko dut, aspaldi egin bait nuen euskaltegi honetan. Espero dut ikaslerik ez errepikatzea!
Bi pase izango ditugu: goizez 10:15etan eta arratsaldez 14:15etan.
Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3- 5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat .
Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok eta Joaquinek «The magic txirula» kontatuko dute, bi ahotsez eta bi hizkuntzez kontatutako ipuin herrikoia.
Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3- 5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat .
Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok eta Joaquinek “The queen of musutxoak” kontatuko dute, bi ahotsez eta bi hizkuntzez kontatutako ipuin goxua.
Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3- 5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat .
Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Bazen beste behin» kontatuko du, abenturez eta musikaz beteriko ipuin dibertigarriak.
Aho-narrazioa