Iturmendin, helduentzat ere bai

… eta txikienekin ipuinak partekatu ondoren, Liburuaren Eguna ospatzen jarraituko dugu, erantzun batzuk ematen dizkiguten istorio handienekin partekatuz, baina … galdera berriak ere egin diezazkigukete.

“Cómos y porqués” izenburua izango du eta gaztelaniaz izango da

Partekatu

Denontzako ipuinak Iturmendin

Liburuaren Eguna ospatzeko Nafarroako Iturmendi herrira joango gara txiki eta nagusiekin ere ipuinak elkarbanatzera.

Bi saio izango dira:

17:00etan txikienentzako “Kutxa txiki magikoak” saioa euskeraz eta, txokolate beroa hartu eta gero, nagusientzakoa, “Cómos y por qués”, gazteleraz.

Txikientzako saioan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat kutxa txiki irekiko dugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez… eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istorioaren magia.

Partekatu

Juan Ramón Jiménezen ikasitakoa partekatuz

Bederatzi egunez, apirila, maiatza eta ekaina bitartean, Gurutzetako Juan Ramón Jiménez HLHIko irakasleekin partekatuko dugu gure 30 urteko ibilbidean ahozkotasunari buruz ikasi duguna.

Ikuspegi dinamiko eta parte-hartzailearekin, hausnartuko dugu ahoz kontatzeko eta publikoarengana iristeko beharrezkoak diren elemenduez, gero beraiek ikasgeletan aplikatu ahal izateko.

Ekimen hau ikastetxe honetako irakasleengandik sortu da, eta funtsezkoa iruditzen zaigu haurren hezkuntzan. Honegatik poz-pozik gaude horretan parte hartzeko gonbidatu gaituztelako.

Partekatu

Liburuen eguna ospatzen Trapagaranen

Liburu-konpainiaz gozatzen dugun pertsona guztiontzat hain seinalatua den egun hau Trapagarango Udal Liburutegian ospatuko dugu.

Txikienei zuzendutako saio honetan, “kutxa txiki magiko” asko-asko irekiko ditugu, zain ditugun fantasiaz betetako istorioak askatzeko.

Partekatu

“Luziaren Sekretua” Abetxuko ikastolan

Gasteizera itzultzen gara argi eta itzalen ikuskizun honekin, kontatzen digun istorio ederra partekatzera.

Oraingoan, Abetxukuko ikastolan egingo dugu, eta euskaraz izango da

Partekatu

“El Secreto de Lucía” Gasteizen

Egun honetan Divino Maestro HLHIn izango gara, argien eta itzalen laguntzaz hainbeste gustatzen zaigun istorio hau partekatzen.

Ikuskizuna gaztelaniaz izango da

Partekatu

Osasun Hitzez beteriko ipuin-liburua

Maiatzeko bi egun hauetan, Beñat Etxepare antzokian izango gara, Gasteizko Udaleko Haurren eta Familien Udal Zerbitzuak antolatutako Palabras Saludables/Osasun Hitzak liburua banatzen.

Liburu hau Osasun Hitzak jardueraren hirugarren edizioaren emaitza da.
Gasteizko hainabt ikastetxeetako haurrek sortu eta ilustratutako ipuinak dira: Judimendi, Lakuabizkarra, San Inazio, Armentia ikastola,Virgen Niña, Hogar San José, Inmaculada Concepción, Carmelitas Sagrado Corazón eta Aiurri Montessori.

Ziur gaude liburuaren banaketa honekin gozatuko dugula, egun hau guretzat beti osapakizuna delako.

Partekatu

HitzBatu 2026 – 20 urteak ospatzen

Aurtengo ikasturtea oso berezia da Alabazanekoontzat, 20 urte bete ditugulako Barakaldoko Udaleko Kultura Arloko Umeen Laborategiak bultzatutako proiektu honetan.

30 urte hauetan guztietan Barakaldo eta Gurutzetako ikastetxetako umeei lagundu diegu fantasiaz eta umorez beteriko ipuin harrigarriak sortzen.

Aurten, aurreko hilabeteetako lanaren fruitua egileei emateko esperientzia zirraragarria biziko dugu, HitzBatu 2026ren amaieran urteurren biribila ospatuz.

Hiru egunez, Barakaldoko eta Gurutzetako 19 ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako 820 ikasleak berriro ikusiko ditugu, eta haiekin sortu ditugun ipuinak biltzen dituen liburua aurkeztuko diegu, beraiekin jolastuko gara haietako bat kontatzeko, eta, azkenik, guk bezain oroitzapen polita izatea espero dugun une horren argazkiak banatu eta egingo ditugu.

Partekatu

Volvemos a intrigar en Muñatones

Un año más, volvemos al Castillo de Muñatones, en Muskiz, a meternos en la piel de los personajes históricos que tanto renombre tuvieron durante los siglos XVI-XVII: Lope García de Salazar y las mujeres de su vida, Ines de Muñatones, Juana de Butron y Mencia de Avellaneda.

Nos encanta jugar a actuar en estas sesiones que ya se van haciendo un ritual estival en el que disfrutamos de la compañía de las encargadas de la Ferrería del Pobal y del saber y buen hacer de Juan Manuel Gonzalez Cembellín, un gran historiador que nos guía en esta sesión.

Muy recomendable: entretenida a la par que instructiva, y con toques de humor.

En castellano y familiar.

Para reservar plaza recomendamos llamar a la Ferrería del Pobal, que lo organiza.

Teléfono: 629 271 516

E-mail: elpobal@bizkaia.eus

Partekatu

Leioako Kultur Astean kontu kontari

Beste urte batez Leioako (Bizkaia) Kultur Astera gonbidatu naute nire «kutxa magiko txikien» ipuinak txikienekin partekatzera.

Lamiako, San Bartolome, Artaza-Pinueta, Altzaga eta Txomin Aresti bisitatuko ditut pozik.

Liburu asko irekiko ditugu keinu magiko sinple horrekin: liburu txikiak, handiak, luzeak eta laburrak, marrazkiekin, ilustraziorik gabe, lodiak, finituak, karratuak edo ez… eta guztietan, arretaz begiratuz gero, gure zain dagoen istorio txikia aurkituko dugu.

Partekatu

Beste urte batez, Abusuko ikastolan ipuinez ospatzen

Bilboko Ikastola honen ikasturte-jaialdiaren barruan, eta gurasoek bazkaltzeko tarteaz gozatzen duten bitartean, ipuinak elkarbanatuko ditut 3-6 urte bitarteko txikiekin, guk ere, ipuinen laguntzaz ospatzeko.

Partekatu

Naturaren Magia Salburuan

Natura magiaz beteta dago.

Horretaz jabetzeko, gelditu besterik ez dugu egin behar, eta sentitu behar dugu nola aldatzen den dena pixkanaka gure inguruan (eta gu bertan), landareen diseinu perfektua mirets dezakegu, txorien beti alai kantatzeaz goza dezakegu…

Saio honetako istorioetan naturak egunez egun oparitzen digun magia honi buruz hitz egingo dugu, eta ikusiko dugu gu ere, nahi badugu, mago samarrak izan gaitezkeela.

Vitoria-Gasteizko Ingurumen Jaiaren programazioaren barruan

Partekatu