Barre egiten Barrainkuan

Bilboko Udalak Kultur sailak antolatutako Ipuin kontalariak Auzoz Auzo egitarauaren barruan, barre eragiten didaten ipuin dibertigarriak partekatuko ditut egun honetan Barrainkuako Kultur Etxean, Bilbon.

Espero dut zuek ere dibertitzea.

Hemen egitaraua osoa

Partekatu

Aste Sanduko oporrei hasiera emateko, Txurdinagako Biotz Alaiak Elkarteak XXX. Jardunaldiak ospatuko ditu larunbatean, hilak 23, eta igandean, hilak 24, ekintza ugarirekin. Guk “Munduko familiarik onena” saio ederrarekin parte hartuko dugu.

Azeri musikan egongo gara eta ni neu, Bego, kontatzen eta abesten.

Txurdinagako Artazuriña plaza berrian izango da.

Partekatu

Gautegiz Arteagan Ahozkotasuna ospatzen

Apirilaren 19an Kontu kontari eguna ospatzen dute Bizkaiko Gautegiz Arteagan. Arratsaldean, herriko umeek ipuinak, aho korapiloak, bertsoak… prestatu eta jendeaurrean aurkezten dituzte.

Nik ere gonbidatu naute nire barnean ukitu duten istorioak elkarbanatzeko eta lau haizeetara zabaltzeko. Beldurrari buruzko istorioak ziango dira, beldura “eman” bainno “kendu” egiten dutenak.

4-12urte bitarteko txiki eta ertainentzat.

Partekatu

Añanan jarraitzen dugu, gaurkoan txikiekin

Primerako gatza duen baiara honetan jarraitzen dugu, gaurkoan sagutxuei buzruzko istorioak txikienekin elkarbanatzen.

Saio honek Arnold Lobelen “Sagu kontuak” liburuan hartzen du arnasa eta bertan hitzez eta irudiez ere sagutxo batzuen istorio laburrak eta arinak kontatuko ditugu gure entzule txikitxoen laguntzaz.

Partekatu

Badator Korrika! eta Kuartangoraino eramango gaitu

Aurton ere Korrika datorkigu eta 2024ko martxoaren 14tik 24ra egingo da Irun eta Baiona artean, ‘Harro Herri’ lelopean ospatuko da.

Arabako Añanako Kuadrillan izango naiz gaur eta bihar ere nagusi eta txikientzako ipuinak elkarbanatzen.

Gaurkoan hainbeste gustatzen zaidan “Arrazoien bila” saioko istorioak elkarbanatuko ditut Gaubeako herrian.

Partekatu

Pobaleko burdinolaren sutondoan nesken ipuinak

Martxoan Pobaleko burdinolara itzuli ginen familia osoarekin ipuinak partekatzera, oraingoan Begoren eskutik eta ahotsean.

eta, martxoan gaudenez, femeninozko ipuinak partekatuko ditugu, beren istorioekin dibertituko gaituzten neskaz eta emakumez beteak.

Bi saioak euskaraz izango dira

Partekatu

Ipuinak sutondoan Pobaleko Burdinolan

Aurten, aurreko neguetan bezala, Pobaleko burdinolan izango gara, leku eder honen bihotza den sutondoan ipuinak partekatzen.

Egun honetan Joaquinek umorez eta ondo pasatzeko gogoz beteriko ipuinak partekatuko ditu familia osoarekin.

Bi emanaldi izango dira gaztelaniaz, 11: 00etan eta 12: 30ean.

Partekatu

Abadiñon ipuin erotikoak zabaltzen

Saio honetan irudimenaren bidaia berezi eta bero batean abiatuko gara atearen bestaldera, eta, sarrailatik begiratuta, ezkutatu nahi zaiguna ikusi ahal izango dugu.

Zatozte begiratzera; eta gero, utzi zeuen gorputzak imajinazioaren bidea jarraitzea.

Partekatu

Beldurrari aurre egiten Abadiñon

Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira.

Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Benetan garrantzitsuena da beldur hauei kontra egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea.

Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Partekatu

Azken eguna Basauriko Olentzeroren Etxean

Basauriko Olentzeroren Etxean kontu-kontari eman dugun aste oso honi amaiera emateko, nola ez!, ipuin gehigo elkarbanatuko ditugu hurbiltzen diren txiki eta nagusiekin, gaurkoan ere, Begoren eskutik.

Saioak hauek izango dira:
– 17: 30ean, “Kutxa txiki magikoak” 3-5 urteko haurrentzat.
– 18: 30ean 6 urtetik gorakoentzat “Gaur eta biharko ipuinak”

Bi saioak euskaraz izango dira eta familiak oso gonbidatuta daude, ondoan maite dugun norbaitekin entzutea aberatsagoa baita beti.

Partekatu

Basauriko Olentzeroren etxean kontu-kontari

Basaurin duen Olentzeroren Etxera hurbildu nahi duten txikiekin ipuinak partekatzen jarraitzen dugu.

Gaur ere Begori tokatzen zaio, eta saio hauetako ipuinak kontatzen dibertituko da:
– 17: 30ean 3-5 urte bitarteko haurrentzat “Umeak beti ume!”
– 18: 30ean 6 urtetik gorakoentzat “Aspaldiko beldurrezko ipuinak”

Bi saioak euskaraz izango dira eta familiak oso gonbidatuta daude, ondoan maite dugun norbaitekin entzutea aberatsagoa baita beti.

Partekatu