Ipuinaren ordua Mañarian- Nire burua maite dut

Ikasturteari hasiera emateko eta 2023ko urtarrilean hasi genuen “Ipuinaren orduari” jarraipena emateko, Mañariko udal liburutegira bueltatzen gara saio eder honekin.

“Nire burua maite dut” saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da.
Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer.
Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, distiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa.

Partekatu

Bazen behin….Barakaldo 23- Ipuin bat kontatuko didazu?

Aurten, “Bazen behin” programa liburutegietara bueltatuko da irailetik azarora bitartean ipuin-kontaketaren mundua familien artean sustatzeko xedeaz Barakaldoko Liburutegien Sarearen bidez.

“Kutxa txiki magikoak” ipuin-saio honetan liburu bat irekitzeko egin behar den keinu xume baina magikoa egiten, askatuko dugu denon artean barruan gordeta dauden istorioak.

3-6 urte bitarteko txikiei zuzenduta eta beraien familiekin badatoz, hobe.

Izena emateko liburutegiarekin harremanetan jarri.

Partekatu

Beste behin… Iruñean

“Behin batean…” ipuin jaialdian bideratuko dudan bigarren saioan 6 urtetik gorako txiki eta beraien familiakoekin elkarbanatuko ditut “Nire burua maite dut” saiaoren istorioak, ea gure burua pixkat gehiago maitatzen dugun.

Partekatu

Bermeon kontu-kantari

Udarari ongietorria ematen diogu hainbeste gustatzen zaigun “Munduko familiarik onena” ipuin-saioa musikatuarekin.

” Carolina txiki-txikia zela gurasorik gabe geratu zen.

Gaur jakin izan du biharamuenan bere familia berria etorriko zaiola bila umezurtztegira.

  • Nolakoa izango da nire familia berria?– galdetzen dio ilargi beteari gau osoan zehar.

Familia mota desberdin asko-asko daudelako. Baina Carolinak argi dauka berea izango dela benetan behar duena.

SM argitaletxearen bidez, Susana Lopez-ek idatzitako eta Ulises Wensell-ek iruditutako liburuan arnasa hartzen duen ipuin-saio musikatua.”

Bermeoko Kafe Antzokian izango da MB2000ko lagunek antolatutako Udaleku Artistikoetan.

Partekatu

Volvemos a intrigar en Muñatones

Un año más, volvemos al Castillo de Muñatones, en Muskiz, a meternos en la piel de los personajes históricos que tanto renombre tuvieron durante los siglos XVI-XVII: Lope García de Salazar y las mujeres de su vida, Ines de Muñatones, Juana de Butron y Mercia de Avellaneda.

A Joaquín y a mi, Bego, nos encanta jugar a actuar en estas sesiones que ya se van haciendo un ritual estival en el que disfrutamos de la compañía de las encargadas de la Ferrería del Pobal y de el saber y buen hacer de Juan Manuel Cembellín, un gran historiados que nos hace de guía en esta sesión.

Muy recomendable: entretenida a la par que instructiva, y con toques de humor.

En castellano y familiar.

Para reservar plaza recomendamos llamar a la Ferrería del Pobal, que lo organiza.

Teléfono: 629 271 516

E-mail: elpobal@bizkaia.eus

Partekatu

“Barre egiteko ipuinak” Arrigorriagan

Ganbarak antolaturiko “Ipuinak eta Letrak Terraza” egitarauaren barruan Arrigorriagako Kultur Etxean izango naiz 4-10 urte bitarteko neska-mutilekin ondo ondo pasatzeko ipuinak elkarbanatzen.

Partekatu

Abusuko ikastolan kontu-kontari

Bilboko Ikastola honen ikasturte-jaialdiaren barruan, eta gurasoek bazkaltzeko tarteaz gozatzen duten bitartean, ipuinak elkarbanatuko ditut 3-6 urte bitarteko txikiekin, guk ere, ipuinen laguntzaz ospatzeko.

Partekatu

“Belearen beltza” ipuinaren aurkezpena Otxarkoagan

Igande honetan Bilboko Txirula Kultur Taldeak antolatutako XXI. OTXARKOAGAKO MUGARIK GABEKO HAUR IPUIN LEHIAKETAn autatu didaten ipuin bat plazaratzeko aukera eta ohorea izango dut: “Belearen beltza”.

Aukeratutako hogeita hiru ipuinekin batera liburu bat argitaratuko dute eta egun honetan, XLI. Otxarkoagako Haurrentzako Jardunaldien
inguruan, aurkeztuko da.

Lehiaketa honetan 21 herrialdetatik etorritakoak 322ek hartu dute parte ipuin jaso dira, Espainiako Estatutik, Euskaditik, Argentinatik, Mexikotik, Kubatik, Kolonbiatik eta Venezuelatik.

Ilusia egiten dit, benetan, partekatu ahal izateak aspalditik gordeta dudan ipuintxo hau!

Partekatu

Bizkaia Ikastetxera bueltatzen gara

Aurton ere Bizkaia Ikastetexera bueltatuko gara, oraingoanLHko 5. mailako neska-mutilekin kontatzera.

“Barre egiteko Ipuinak” saio honetan, bere izenbburuak argi uzten duen bezela, elkarrekin tarte gozoa  emateko istorio dibertigarriak kontatuko ditugu, barre egitekoak, ipuinen lehen eta azken helburua horixe dela uste baitugu: ondo pasa araztea.

Partekatu

Amodioak eta grinak

“Amores y pasiones” izenburuko kontakizun saio honetan maitasun eta desamodio istorioak entzungo ditugu. Lirikotik eta dramatikotik, komikoraino bidaiatuko dugu. Eguneroko maitasunen istorioak entzungo ditugu, inguruan ditugunak eta gu geu bizi garenenak; baita fantasia mingarriak ere, Samaniegoren Erromantze erotiko satiriko batetik hasi eta Julio Cortazarreraino, Rayuelaren gíglikozko zati batekin.

Betiere publikoarekin zuzeneko komunikazioa, hurbiltasuna, barrea eta gozamena bilatuz.

Ekarpena 8 €koa izango da.

Partekatu