Kategoriak
Berriak Ipuinetan Itzal Itzelak

Urteak dira Txinako itzalen saio-proiektu berri batekin nabilela, buruan bueltaka eta bueltaka, eta amaitu zaigun urte honetan, azkenean! forma ematen eta sortzen jarri izan naiz.

Horretarako, “A la sombrita” taldeko José Diego Ramirezen laguntza eta aholkularitza oso baliotsua daukat, itzalen eta argien mundu magiko honetan lanean urteak daramatzana eta teknika honi buruz asko asko dakiena.

Saio berriaren izenburua “El secreto de Lucía” izango da, eta “Hansel y Grettel” (2012), “Jhonny Cold Feet” (2014) eta “Titiritesa” (2015) aurreko muntaietan erabili dudan antzerkitxoaren atzetik irtengo naiz, jendearen aurrean siluetekin eta argiekin nola jolasten naizen erakusteko.

Autoestimuari buruzko istorio eder bat kontatuko dut, nire buruaz asko kontatzen dueana eta hunkitzen nauena. Partekatzeko gogo handia dut eta espero dut mezu hau publiko txikienari ere iristea, umoreari eta itzalen magiari esker.

Ildo beretik, aipatzekoa da aurten ere Bilbao Tx Festek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko alorraren laguntzarekin egindako Euskadiko Titiriteroen Direktorioan sartu naizela.

Hemen uzten dizuet objektuei bizia ematen aritzen garen ikaskide guztien lotura:

Aurtengo BilbaoTxFesten zehar, txotxongilo saio zoragarriez gozatzeaz gain, aipatutako direktorioan agertzen diren txotxongiloen zale amorratuak elkartu ahal izan ginen eta horrela aurpegia jarri eta ilusioak partekatu ahal izan genituen. Hainbeste aldiz elkartzea espero dugu, elkarrekin ikasteko.

2023 abenduak 19, asteartea

Bego Alabazan
Partekatu