•   2024 maiatzak 10, ostirala
  •   18:00 – 19:00
  •   Getxo Elkartegia- Ogoño Kalea, 1, Planta 3, Oficina 7, 48930 Getxo, Bizkaia

Aurten, iaz bezala, Getxoko Gazteriako lagunek gure istorioak partekatzera gonbidatu gaituzte Zinegoak 24ko programazioaren barruan.

Edizio honetarako gure proposamena “Titiritesa” ipuinaren koloretako itzal txinatarren saioa da. Muntaia hori OQO argitaletxearen izenburu bereko liburuan oinarrituta sortu genuen Zinegoak 2015erako.

“Titiritesa” ipuin ausarta da, ipuin tradizional baten itxurarekin, emakumeen homosexualitatearen gaia jorratzen duena.

Saio honetan, Bego Alabazanek izen alaiko printzesen arteko maitasun istorio honen bere bertsioa partekatzen du, eta naturaltasunez, umorez, musikaz eta itzalen koloreen bidez ere egiten du, hauek, itzalek, maitasunak bezala, kolore ezberdin asko izan ditzaketelako, eta denak ederrak.

Partekatu