Kategoriak
Gure apalategian Liburuak

Gaur guri asko gustatze zaigun Kalandraka Argitaletxearen liburu eder hau aurkeztu nahi dizuegu. Tim Bowley narratzaileak idatzitakoa eta Inés Vilpiren irudi koloretsuez lagunduta konplizitate estu batean, testuak eta irudiek kontatzen dituzten istorioak ezin hobeto elkar osatzen dutelako.

Oso gustuko dugu protagonistaren nekaezintasuna, bidean aurkitzen dituen arazoak gainditu eta itxaropena mantentzen duelako, berak ereiten duen zuhaitzarekin batera bera ere hazten eta hazten delarik. Bizitzaz hitz egiten digun istorio gozoa.

Planteamendu borobila duen narrazioa da, oso aproposa ahoz kontatzeko eta irudien barruan ere sartzeko, testuak kontatzen duena baino harago joateko.

Ipuin hau Pedro eta bion errepertorioetako parte da nahiz eta, noski, bakoitzak bere estilo eta modura kontatu, bakoitza oso bakoitza garelako. 

2018 irailak 28, Ostirala

Bego Alabazan