Gabonak ospatzen Basaurin

Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3- 5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat .

Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Bazen beste behin» kontatuko du, abenturez eta musikaz beteriko ipuin dibertigarriak.

Partekatu

Olentzero eta Liburu txiki zoragarriak Basaurin

Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3- 5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat .

Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok “Liburu txiki zoragarriak” kontatuko du, xarma handiko liburuekin kontatutako istorioak.

Partekatu

“Euskal mitologia”z Mundakako gazteekin

Euskera eguna ospatzeko, saio hau partekatzera gonbidatu naute. Bertan, bizi garen lur hauetako biztanleak gaueko izakiekin askoz lotuago zeuden garai urrunei buruz hitz egingo dugu: ezagutzen eta errespetatzen zituzten, eta beraiek ziren eguneko izaki edo gizakiak tratatzen zituzten tratatuak ziren bezalaxe.

Hiru saio izango dira: 9:15, 10:15 eta 11:30.

Partekatu

Hitzekin jolasean Nicolas Larburu LHII ikasleekin

Iaz bezela, aurton ere gonbidatu naute tarte bat ematera LHIIko haur hezkuntzako goi-mailako zikloko ikasleekin, “Txirrikitin” berbamintzaldian hitzekin jolasteko eta ausnartzeko zein garrantzitsua den horrela egitea txikienekin.

Partekatu

“Arrazoien bila” saio bikoitza Bilboko Hizkuntz eskolan

Egun honetan goiz eta arratsaldez izango naiz Deustuko Hizkuntz Eskolan B1, B2 eta C1eko ikasleekin “Arrazoien bila”

Goizez 11:15etan eta arratsaldez 18:45etan, ahalik eta ikasle gehien etorri ahal izateko.

Irudimena erne eta irekia etortzen baldin badira, den-den-dena ulertuko dute, seguru!

Partekatu

Josi eta josi Gau Irekian 2021

Aurten ere Gau Irekian parte hartu dugu San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako jarduera soziokulturala ikusarazteko, oraingoan estudio 14ko lagunen konplizitatearekin.

Gure proposamenak “Josi ta josi gau magikoan” du izenburu, ehungintzako eta jostun artisautza-tailerra den Estudio14-an gauzatuko dugulako eta jostearen gainekoa izango delako.

Grimm anaiek jasotako”Zapataria eta iratxoak” ipuinaren nire bertsioa kontatuko dut, eta gero, Estudio 14ko artisauek lagundu egingo diete bertaratzen diren txikiei iratxoei soineko politak josten eta brodatzen, gauez, koittaduak, hotz direlako biluzik baitaude.

Etorri nahi baduzu, lehenago deitu Estudio 14-ra deitu. Aforo mugatua.

https://gauirekia.com/programa-2021/josi/?fbclid=IwAR1ZqJxW_f3aQ4LsNCQytv4B1hKIdOIiga6nlPqK53lV1tqTU1oWt3Yl3tI

Partekatu

“Hansel eta Gretel” Kirikiño Ikastolako Gau beltzan

Arratsalde honetan Bilboko Kirikiño ikastolara joango gara, Areto Nagusira, prestatu nuen Itzal Itzelen lehen saioa aurkeztera: Hansel eta Gretel.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako txikientzat izango da, gurasoek lagunduta.

Elkarrekin ipuin herrikoi ezagun hau itzalen hizkuntzaz kontatuko, beldurrarekin jolasten eta iluntasun eta argiez liluratzen.

Joateko izena eman behar da ikastolan bertan.

Partekatu

Puchera de alubias y cuentos

Lagunen arteko ipuin-saio hau aurtengo Putzera pirataren amaiera-jaia izango da.

Bilboko Alde Zaharreko Eko-etxeko lagunek antolatu dute piraten putzera hau, indaba gorriz eta jolasez betete-betea, eta aurton, gainera, burbuilez gainezka.

Egunean zehar zazpi kaleetan zehar ibiliko gara jolasten eta abesten indabak pil-pilean egiten diren bitartean. Gero bazkari ederra denon artean eta, amaitzeko, Bilbiko San Frantzisko enparantzan dagoen Urquiola tabernan egongo gara ipuinak elkarbanatzen.

Plan ezin hobea!!!

Partekatu

Crónica de una experiencia de cuento en Gandiol, recuerdo, como si fuera un cuento I

Kategoriak
Bidaiak

Ya han pasado dos semanas desde que volví de Gandiol, en Senegal, invitada por las amigas y amigos de Hahtay- Aminata para compartir con ellas las ganas de contar y narrar.

Ya han pasado dos semanas desde que volví de Gandiol, en Senegal, invitada por las amigas y amigos de Hahtay- Aminata para compartir con ellas las ganas de contar y narrar.

Partekatu

Gure apalategian: “Jaime eta hezkurrak”, Tim Bowley eta Inés Vilpi

Kategoriak
Gure apalategian Liburuak

Gaur guri asko gustatze zaigun Kalandraka Argitaletxearen liburu eder hau aurkeztu nahi dizuegu. Tim Bowley narratzaileak idatzitakoa eta Inés Vilpiren irudi koloretsuez lagunduta konplizitate estu batean, testuak eta irudiek kontatzen dituzten istorioak ezin hobeto elkar osatzen dutelako.

Partekatu

Gure apalategian: “El Regreso y otras historias para no dormir”, Narciso Ibáñez Serrador

Kategoriak
Gure apalategian Liburuak

Gogoratzen telebista txuri-beltzean ikusten zenean eta bi kanal baino ez zeukanean ????

Ba garai hartara eramaten nau azken bolada honetan berrirakurtzen ari naizen liburuak: “El Regreso y otras historias para no dormir”  Narciso Ibáñez Serrador-ena, Chicho lagunentzat.

Gogoratzen telebista txuri-beltzean ikusten zenean eta bi kanal baino ez zeukanean ????

Ba garai hartara eramaten nau azken bolada honetan berrirakurtzen ari naizen liburuak: “El Regreso y otras historias para no dormir”  Narciso Ibáñez Serrador-ena, Chicho lagunentzat.

Partekatu