Kategoriak
Berriak Liburuak

Aurtengo hitzBatu tailerrak martxoan itxiko ditugu, oso balantze positiboarekin. Barakaldoko eta Gurutzetako 16 ikastetxetan izan gara, Lehen Hezkuntzako 4. mailako 34 ikasgelatan, 718 haurrekin. Atera kontu!

Aurten, aurrekoetan bezala, ipuin tradizionalen egitura batean oinarrituta, parte-hartzaileak beren ipuina sortzera gidatzen ditugun bitartean, proposatu dituzten pertsonaien emozioak eta sentimenduak azpimarratu ditugu, sentitzen dutenari buruz hausnartuz eta zergatik jokatzen duten egiten duten bezala ulertzen saiatuz.

Horretarako, Konekta Fácil Komunikazio Ez Bortitzeko materialean inspiratutako kartak erabili ditugu.

Pertsonaia bitxiak atera zaizkigu, hala nola Hansel arratoi-robota, futbolean jokatu ezin zuen Ipot printzesa ilea luzeegia zuelako, erregina izan nahi zuen Alicia erle soldadua, Pako Termineitor 2.0 katua, Pinotxo izeneko umea, bi zulo besterik ez zituen pinu baten barruan hazi zena,… eta beste hainbat eta hainbat. Ipuinetako pertsonaia guztiak, berezi egiten dituzten potereak izan dituzte eta, arazoen aurrean, laguntza magikoak aurkitu dituzte eta horiek gainditzean airoso eta hobetuta atera dira.

Guretzat lan handi eta atsegingarriko hilabeteak izan dira, taldeetan onartuak sentitzen garelako, entzunda eta harro ere, guztion artean, irakasleak barne, aurten ere liburu eder baten emaitza izango den lana espero bezain ondo atera zaigulako.

Haurrak bezala, gu ere irrikan gaude aurtengo HitzBatu 2022 liburua ikusi eta esku artean izateko. Oraindik pixka bat itxaron behar dugu, baina ez horrenbeste, eh? A ze gogoa!!

Iazko liburuaren azal ederra

2022 martxoak 29, asteartea

Bego Alabazan
Partekatu