•   2022 martxoak 25, ostirala
  •   18:00
  •   Getxo Elkartegia- Ogoño Kalea, 48930 Getxo, Bizkaia
Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Txiki eta nagusiei zuzenduta dagoen saio honetako ipuinetan betidaniko errege-erreginak, printze-printzesak, altxorrak eta dragoiak ere agertzen dira modu ezohiko batean kontatuta.

Pertsonaia hauek abenturak bizi izango dituzte zailena eta baliotsuena den altxorra eskuratzeko: maitasuna.

Saio honetako entzuleak ez dira heldu diren bezala aterako eta txikienei seguraski galderaren bat edo beste piztuko zaie, gero etxera eramango dituztenak, elkarrizketa sustatzen eta harremanak estutzen.

Hau baita saio honen oinarrizko mezua: familia estu lotzeko maitasuna, olerkia eta umorea ere ezinbestekoak direla.

Partekatu