Uste dut Joaquin izan zela Iwasaky irakurtzea gomendatu zidana edo, hobe esanda, berak gauez, lotara joan baino lehen irakurtzen zegoenean, botatzen barre algarek animatu nindutela irakurtzera.
Liburuaren azaleko gorpuaren irudia ikusita jadanik aurreratzen zen barruko beldur eta umorearen arteko nahasketa: hil kutxaren barruko gorpu hori, hain elegante jantzita baina itxura “txungoa” hartzen duena traje handiegi horrekin eta okertuta daukan kapelarekin buruan. Iwasaky artista hutsa da elakrtzeko hain zailak diren bi mutur hauek hurbiltzen eta nahasten.
Beraz, mesanotxearen gainean nire zain zeuden liburu piloari aurrea hartuta, irakurri nuen hurrengoa Fernando Iwasakyren Ajuar Funerarioa izan zen. Niretzat aurkikuntza izan zen honen hizkuntz fresko eta zehatzaz idatzitako ipuin hauek aurkitzea, hain istorio borobil eta sujerentean kontatuta zeudenak doinu ilun baina ,aldl berean, hain burlatian.
Normalean, beldurrezko istorioek giroan sartzen prestatzeko luzeera behar badute ere, Iwasakyk lortzen du, nire ustez, berehala batean irakurlea iluntasun horretan sartzea. Ustekaberako prestatzen zaituen tentsio hori sortarazten du irakurlearengan nahiz eta, beti, ustekabean harrapatu … barrez lehertzean.
Izan ere, ”Ipuin Ilunak” saioan sartu izan nituen bere bi ipuin saio honen lehen partearen tentsio astuna arintzeko asmoz, bisagra ezin egokiagoa delako saio honen hasierako tonu oso iluna eta bukaeraren alde dibertigarriagoaren artean.
2016 apirilak 19, asteartea