Itzal Itzelen saio baten osagarri gisa, edo modu independentean, sormen-espazio hau proposatzen dizuegu.

Bertan, bertaratutakoei lagunduko diegu beren siluetak sortzen eta argiaren aurrean haiekin jolasten, sortzen zaizkigun istorioak kontatzeko, gure ahots eta musikaren laguntzaz.

Norentzat: umeentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu t´erdi
Arduraduna: Bego

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 20ekoa da.

Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea, tailerrera joaten direnak tarte berekoak izateko.

Adin-tarteak izan daitezke: 6-7, 8-10, 11-13.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzea, beraiek nahi ez baldin badute.

Behar teknikoak

BEHAR TEKNIKOAK:
toki lasaia
gela iluntzeko aukera
2 horma garbi
mahai zabala eta aulkiak

BEHAR DEN BESTELAKO MATERIALA ALABAZANEN KONTURA.

Partekatu