Carolina txiki-txikia zela gurasorik gabe geratu zen.

Gaur jakin izan du biharamuenan bere familia berria etorriko zaiola bila umezurtztegira.

  • Nolakoa izango da nire familia berria?– galdetzen dio ilargi beteari gau osoan zehar.

Familia mota desberdin asko-asko daudelako. Baina Carolinak argi dauka berea izango dela benetan behar duena.

SM argitaletxearen bidez, Susana Lopez-ek idatzitako eta Ulises Wensell-ek iruditutako liburuan arnasa hartzen duen ipuin-saio musikatua.

KLIP Munduko Familiarik Onena

Norentzat: 6 urtetik aurrerako ume eta beren familientzat
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Musikaria: Azeri

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Espazioak bereizi ahal izatea komeni da: batetik, agertokia, ahal bada, altuera txiki batekin, eta, bestetik, aulkiak dituzten ikusleentzako espazioa (handientzako zein txikientzako), zenbait ilaratan, zirkuluerdi bat osatuz.

Oso egokia deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 50ekoa da

Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Neska-mutilen arreta-maila beraien adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzea, beraiek nahi ez baldin badute.

Behar teknikoak

Mahai txiki bat

Argindarra hartzeko puntua

Toki zabala edota kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa eta oina duten bi eskuko mikrofono, hau saioaren salneurriari gehituko zaiolarik.

Partekatu