Kategoriak

“- Gizaki hauek beti berdin! Kexaka eta kexaka! Jaiotzen direnetik negar batean daude! Ez dute ulertzen zein garrantzitsua den daukatena…eta, honegatik, oraintxe bertan Mundura jaitsiko naiz behar dutena irakastera !

Eta espazioan burrunba egin zuten hitz horiek esanez, Kezken, Buruhausten eta Arazoen Jaungoikoa gure artera etorri zen.

Norentzat: helduentzat
Hizkuntza: gazteleraz/ euskaraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.

Komeni da espazioak desberdintzea: batetik, eszenatokia, ahal bada, altuera txiki batean eta, bestetik, aulkidun espazioa entzuleentzat (txiki zein nagusiak), iladetan jarrita eta erdibiribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Behar teknikoak

Iluntzeko aukera ematen duen toki lasaia eta narratzailearen gainean argitasuna jartzeko aukera ematen duena.

Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa, hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik.

Partekatu