Etxeko txikienentzako saio honetan elkartu eta berdintzen gaituenari buruz hitz egin eta kantatuko dugu, denok amatxu daukagulako, denok arrastaka ibili garelako altxatu baino lehen, denok hamar atzamar eta hamar behatz dauzkagulako, eta den-denoi musuen eta hitz goxoen laztanak gustatzen zaizkigulako.

Norentzat: 0-3 urte bitarteko haur eta beren hezitzaile/gurasoentzat
Hizkuntza: euskaraz
Iraupena: ordu erdi
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Aholkatzen den kopurua gehienez 15 haur eta beraien aita edo ama.

Zaintzaileek (gurasoek) ikusten baldin badute haurra nekatuta dagoela edo negar egiten duela, gomendatzen da gelatik ateratzea lasaitu arte.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Behar teknikoak

– Gela zabala eta lasaia, soinu kalidade onekoa eta giro-zaratarik gabekoa.

– Ikuskizunaren baldintzak direla eta, aholkatzen da ikuslegoaren kokapena hurbila izatea, ahal dala, erdibiribilean.

– Koltxonetak eta kuxinak etortzen direnak lurrean jesartzeko.

Partekatu