Kategoriak

Saio hauetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Norentzat: ume eta familia osoarentzat
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Pedro

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Espazioak bereizi ahal izatea komeni da: batetik, agertokia, ahal bada, altuera txiki batekin, eta, bestetik, aulkiak dituzten ikusleentzako espazioa (handientzako zein txikientzako), zenbait ilaratan, zirkuluerdi bat osatuz.

Oso egokia deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 50ekoa da (2-4 urtekoentzako saioetan txikiagoa).

Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Neska-mutilen arreta-maila beraien adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzea, beraiek nahi ez baldin badute.

Partekatu