Heriotza, modu askotara izendatutakoa, batzuek miresten dutena, beste batzuk ikaratzen dituena, askotarako izendatuezina den hori. Baina benetan, zer dakigu berari buruz? liluratzen gaitu, agian, aberats ala txiro, eder zein itsusi, azkar ala inozoen arteko desberdinketarik ez duelako egiten, “Berdintzailea” esaten bait diote. Baina, zergatik egiten du egiten duena? zerk bultzatuta?
Bere ondoan ibili ahalko gara zenbait ipuinen zehar eta, beharbada, asma genezake egitan nor den Bera… ala ez.
Norentzat: helduentzat
Hizkuntza: gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Pedro
Gomendioak
Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.
Komeni da espazioak desberdintzea: batetik, eszenatokia, ahal bada, altuera txiki batean eta, bestetik, aulkidun espazioa entzuleentzat, iladetan jarrita eta erdibiribil bat osatuz.