Kategoriak

Zergatik gara horren korapilotsuak? Zeintzuk dira gizon eta emakumeen arteko harremanen arrazoiak? Zer dela eta ezin dut txakurrik jasan?…Galderak, arrazoiak, zergatiak…

Ipuinak gizakion arrazoien beharrari erantzuteko sortuak dira. Saio honetan saiatuko gara galdera hauei eta beste batzuei ere erantzuna ematen.

Norberak behar dituenak ere aurki ditzala espero dugu.

Norentzat: helduentzat
Hizkuntza: gazteleraz/ euskaraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.

Komeni da espazioak desberdintzea: batetik, eszenatokia, ahal bada, altuera txiki batean eta, bestetik, aulkidun espazioa entzuleentzat (txiki zein nagusiak), iladetan jarrita eta erdibiribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Behar teknikoak

Iluntzeko aukera ematen duen toki lasaia, narratzailearen gainean, besterik ez, argitasuna jarri ahal izateko.

Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa, hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik.

Partekatu