Haurrei eta helduei ipuinak kontatzen dizkiegu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, literatura-sormeneko eta irakurzaletasuna sustatzeko tailerrak egiten ditugu, eta nahi duzuen edozein proposamen edo sormen-abenturarako ere prest gaituzue.

Proiektu honetan, beti bezala, Joaquin Ponte gure “guest star” eta lagunaren kolaborazio sutsua daukagu.

Gure kooperatibaren izena euskal ipuin herrikoien itxiera-formularen lehen hitzen bat-egitetik sortzen da, eta ipuinen mundutik gure errealitaterako joan-etorriko bidaia osatzen du: “Hala bazan, ala ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila herriko plazan”. Hortik sortzen da “Alabazan”, ipuinen magian murgiltzen gaituen izena eta ahozko euskal tradizioarekin lotzen gaituena.

Hala, Alabazanen, txikiei eta nagusiei ere ipuinak kontatzen dizkiegu, euskaraz zein gaztelaniaz (eta ingelesez, gure “Guest star” ari esker), eta gure ibilbide luzean gure buruaz kontatzen duten eta partekatzea maite ditugun istorioen errepertorio zabal-zabala garatu ahal izan dugu.

Literatura-sormeneko eta irakurzaletasuna sustatzeko tailerrak ere egiten ditugu, eta, horien artean, 2007tik hona Barakaldoko Udalaren Ume Laborategiarekin lankidetzan egiten ditugunak nabarmenduko genituzke, hitzBATU izeneko programaren barruan.

Esan behar dizuegu, halaber, 6 urtez lankidetzan aritu ginela Bilboko Udalaren Kultura Sailarekin, Istorio BIziak hamabostaldi kulturalaren programazioan eta exekuzioan, ahozkotasunaren inguruan lanean. Arrotasunez esan ahal dugu ere, lan honegatik Urrezko Kalabaza saria eman zigutela Tolosako Ahoz-Aho jaialdian, 2019. urtean.

Jakina, esan nahi diguzuegu ere ipuinen inguruko edozein proposamen edo sormen-abenturarako prest gaudela.

Amaitzeko aipatu ere sare sozialetan gaudela zuengandik hurbilago egoteko eta zuen iritziak eta kezkak ezagutu ahal izateko.

Aldian-aldian, Kalabaza Gazeta buletina ere bidaltzen dugu, ahozko narrazioarekin lotutako albisteekin. Jaso nahi baduzu, hemen harpidetu zaitezke:

Gure Kalabaza Gazeta jaso nahi duzu?
Partekatu