Kategoriak
Berriak Liburuak

Estreinatu berri dugun urte hau topera hasiko dugu HitzBatu 2022 proiektuarekin, duela jada hamabost urte Barakaldo eta Gurutzetako ikastetxeetan bideratzen dugun ipuinak sortzeko tailerra.

Urtarrila, otsaila eta martxoan Lehen Hezkuntzako 4. mailako 34 klaseetako 718 ikasleekin izango gara Ipuinen fantasiaz beteriko mundutik elkarrekin bidaiatzen. Aurten, aurreko urteetan bezala, ipuinak sortzeko gure tailerrean sentimendu eta emozioen mundua landuko dugu, gure istorioa sortzeko oinarritzat hartuko dugun estrukturan islatuko dena.

Tailer honen helbururik nagusiena Irakurzaletasunaren da, ipuina eta irudiak duen liburu bat taldean sortzeren bidez. Tailerrean gauzatutako ipuinak biltzen dituen argitalpenaz eta baita honen banaketaz parte-hartzaile eta eskolako edo bere hurbilekoen artean, lortzen duguna zera da: neska-mutilak liburuengana hurbiltzea modu desberdin batez, hauek, liburuak, bereak direlako edo hurbileko lagun batenak.

Tailer honen saio guztietan azpimarratuko da zein garrantzitsua den taldearen lana liburuaren azken bertsioa denona izateko. Honetarako, bakarkako iritzietatik hasiko gara eta, talde txikietan adostu eta gero, talde handiaren iritzi orokor eta bakarrera helduko gara.

Eskoletako klaseetan ume-kopurua handia izaten denez, tailer hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa eta oso-oso eskertzekoa da irakasleen lankidetza, inplikazioa eta konplizitatea.

Iaz bezala, espero dugu prozesu polit honetan aurrera egin ahal izatea traba handirik gabe, ipuinetan gertatzen ohi den bezala, biderik erresena ez baita gehien aberasten duena. Ea ba….

2022 urtarrilak 11, Asteartea

Pedro Alabazan