Gune honetan gure sormenerako ahalmena ziztatuko dugu elkarrekin gure istorioaren pertsonaia sortzeko eta arazo baten aurre jartzeko. Honi konponbidea bilatu eta aurkitu beharko dio nahiz eta bidean, seguru, etsairen bat edo trabaren bat ere aurkitu. Baina, hori bai, amaiera beti zorionekoa izango da, ipuinetan horrela izan delako betidanik eta horrelakoa izan behar delako.
Gero paperean marraztuko ditugu buruan sortutako irudiak eta, guzti horrekin, liburu bat argitaratuko dugu. Lana taldean egingo dugunez, gauzatzen dugun liburua denona eta denontzat izango da.
Tailer hau Barakaldo herrialdeko hainbat eskolatako LH-ko 4. mailako neska-mutilekin bideratzen dihardugu hitzBATU izeneko egitarauaren barruan 2006tik hona eta baita Gazteizko ikastetxe batzuetan.
Nori zuzendua: 8 urtetik gorako neska-mutilei, ahal dela, adin tarte berekoak. Talde-kopururik aproposena 15koa litzateke.
Hizkuntza: parte-hartzaileek erraztasunez bere burua adierazteko dutena, euskaraz zein gazteleraz.
Iraupena: ordu t´erdiko 3 saio, gehi beste ordu beteko bat liburuaren aurkezpenerako.
Arduraduna: Alabazan
Helburuak
Tailer honen helbururik nagusiena Irakurzaletasunaren da, ipuina eta irudiak duen liburu bat taldean sortzeren bidez.
Tailerrean gauzatutako ipuinak biltzen dituen argitalpenaz eta baita honen banaketaz parte-hartzaile eta bere hurbilekoen artean, lortzen duguna zera da: neska-mutilak liburuengana hurbiltzea modu desberdin batez, hauek, liburuak, bereak direlako edo hurbileko lagun batenak.
Helburu honez gain, tailer honen bidez hauek ere lortu nahi ditugu:
Metodologia
Hasierako 3 sormen-saioetan azpimarratuko dugu zein garrantzitsua den taldearen lana liburuaren azken bertsioa denona izateko. Honetarako, bakarkako iritzeetatik hasiko gara eta, talde txikietan adostu eta gero, talde handiaren iritzi orokor eta bakarrera helduko.
Dinamika guztiak ahoz bideratuko dira: umeek ahozko azalpenak/narrazioak talderatuko dituzte eta monitore-narratzailearen esku geratuko da ipuina idazteko eginbeharra.
Liburua hiru modu honetara argitara daiteke:
– liburu-digitalaren formatuan: testua eta irudiak digitalki maketatzen dira liburu itxuraz parte hartzaileen eskoletako web orrialde edota blog-etan eskegitzeko.
– Paperezko liburuaren formatuan: aukera hau oso aproposa da tailerra ikastetxe bateko talde desberdinetan bideratu izan bada.
Tailerra ixteko modu ezin hobea da argitaratutako liburuaren ale banatzea parte-hartzaileen artean, bertan liburu horren idazle-kide gisa agertuko direlako. Ikastetxeko liburutegian ere aleren bat edo beste uzten bada, beraientzat oso arro sentitzekoa izan daiteke.
– Kamishibai formatuan: ipuinaren irudiak DINA3-ko tamainan inprima daitezke Japoniako antzezkitxo ezagunaren laguntzaz sortutako ipuina aurkezteko, honek ere testua eskura izateko aukera eman ahal dielarik buruz ikasi behar ez izateko.
Aukera hau oso egokia da ipuinaren autoreak ikastetxeko maila txikiagokoei beren istorioa kontatzera eta elkarbanatzera sustatzeko, hau beraientzat (eta orokorrean, denentzat) oso oso aberasgarria delarik.