Aurtengo Gabonetan ere etxetik hurbil ibiliko gara gehien gustatzen zaiguna egiten: txiki eta nagusientzat magiaz beteriko ipuinak elkarbanatzen. Zuen zain egongo gara!
Udan, Alabazaneko hiru kideok gure erregistrorik teatralenean sartu ginen Juan Manuel Gonzalez Cembellinek, historialari eta dibulgatzaileak, idatzitako testu batekin. Lope García de Salazar jauntxoaren bizitzako hainbat pasarte antzeztu genituen, oraingoan historialari eta “Bienandanzas e Fortunas” liburuaren idazle gisa izan zuen alderdiari buruzkoak.
Urteak dira Txinako itzalen saio-proiektu berri batekin nabilela, buruan bueltaka eta bueltaka, eta amaitu zaigun urte honetan, azkenean! forma ematen eta sortzen jarri izan naiz.
Urriari hasiera eman ahal izan nion Bermeoko Frantziskotarren klaustroan aspalditik bihotzean daramatzadan “Bereterretxen kanthoria” balada ederraren bertsoak aireetara zabaltzen bere musikak kulunkatuta, marean gora eta behera, itsasoak eramaten zaituenean bezala.
El viernes 18 de marzo tuve una sesión de cuentos que no olvidaré: nos juntamos en la sala Ama, en Bilbao, un espacio en el que habitualmente y desde hace ya muuuchos años, practico el yoga tan personal de Juana Ferriz, que tanto me inspira.
Atzo, berriro ere, ipuinak kontatzera joan nintzen eta ez nuen nire izena inongo karteletan aurkitu: “ostiralean, arratsaldeko 18:00 IPUINKONTALARIA”. “Neu izango ote naiz??” galdetu nion neure buruari. Nire agendan begiratu nuen, badaezpada, eta baietz, hala zela konprobatu nuen. Eszenatokia prest zegoen, soinu-teknikaria ere bai, umeak hurbiltzen hasi ziren, ondo pasatzeko gogoz.
Cookieak erabiltzen ditugu. Ondo baderitzozu, klikatu « onartu dena ». Zer cookie mota nahi duzun ere aukera dezakezu, « Ezarpenak » botoian klik eginez.
Irakurri gure cookie politika