Kategoriak
Ipuinetan

Urriari hasiera eman ahal izan nion Bermeoko Frantziskotarren klaustroan aspalditik bihotzean daramatzadan “Bereterretxen kanthoria” balada ederraren bertsoak aireetara zabaltzen bere musikak kulunkatuta, marean gora eta behera, itsasoak eramaten zaituenean bezala.

Niretzat plazerra izan zen horrelako toki berezi, lasai eta aproposean kontatzea eta kantatzea bertaratu ziren lagun guztiekin batera.

Hemen duzue frogetan egindako bideo txikia.

“Bereterretxeren kanthoria”k kontatzen digun istoriarekin argitaratu dudan liburua ere eskuragarri egon zen.

Mila esker MB2000ko Ane, Bihotza eta Alexi, Mareak jaialdiaren egitarau interesgarria horrenbeste ilusioz antolatzen jarraitzeagatik eta detaile guztiak zaindu eta lotzeko prest egoteagatik, dena behar bezain errez atera zedin. Eskerrik asko ere, nola ez, Arkaitzi, soinu ekipoaz arduratzeagatik.

Urriaren 7ra arte hainbat jarduera duzue oraindik; nahi eta ahal izanez gero, merezi dute, seguru.

2022 urriak 4, asteartea

Bego Alabazan
Partekatu