Hilabete honetan, Pedroren esku, Ijitoen herriak aspalditik ahoz aho kontatzen dituen istorio batzuk elkarbanatuko ditugu, beraiekin doazenak eta beraietaz hitz egiten digutenak.
Pedro Alabazan
Igande hontan Joaquin eta biok ipuin saio elebiduna elkarbanatuko dugu Arespalditzako Udal Aretoan.
Saio honetan senideko txikienek gozatuko dute printzesa ausart baten abenturak ezagutzean; neska honek badaki zer nahi duen eta mundu zabalera abiatzen da nahi eta behar duen horren bila.
Ez du dragoi edota sorginen kontra borrokan egin beharko baina bai aurkitu beharko du aurkitzeko hain zaila den Musutxuen Erregina.
In this session the litlle ones in the family may enjoy the adventures of a brave princess that goes for the conquest of the world to find what she needs. She does not have to defeat a witch or a dragon, she has to find the( unknown) Queen of Kisses.
Aurten Liburuaren Eguna hainbat lekutan ospatzen dugu, gaur Santurtziko Udal Liburutegi Nagusian Paperezko ateak elkarbanatuko ditut familia osoarentzako. Kontuan izan hainbat ekitaldi antolatu dutela liburuaren inguruan.
Hilabete honetan Mañariako Ipuinaren Orduan narratzailea aldatu dugu. Pedrok saio bat proposatzen digu, non ipuinak, beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.
Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.
Abiatu zaitez hitzaren bidez paregabeko bidaia magiko honetan; zure irudimena beteko da maitagarriez, animalia abenturazaleez, aurpegi gaiztoko itsaslapurrez, eta kontatuak izateko gogoz bidean gurutzatzen diren hainbat pertsonaiez ere.
Ipuinen poderioz mundua ezagutzeko abentura paregabea biziko dugu, magiaz beteriko herrialdetara joango gara, batzuetan mundu ezagunetik abiatuta, abentura, gehienetan, atearen bestaldean hasten delako.
Liburuak etxeko atea bezalakoak dira: bestaldean mundu zabala dago gure zain. Irekitzen dugun liburu bakoitzak irudimenez beteriko mundu ederra erakusten digu, eta horretarako orriak besterik ez ditugu igaro behar.
Saio honetan jakin ahal izango dugu ateak diren liburuen azalak irekitzean zer gertatzen den.
Gabon-gaua mila gauza magiko gertatzen diren gau oso berezia da. Orduan hasten diren abenturak magiko eta bereziak izaten dira. Gau honetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.
Denek lo egiten duten ordu hauetan zatoz inoiz amestu ez dituzun sekretuak aurkitzera; beno, egia esan, den den denak ez dira lotan egongo…
Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Bazen beste behin» kontatuko du, abenturez eta musikaz beteriko ipuin dibertigarriak.
Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok “Paperezko ateak” kontatuko du. Saio honetan jakin ahal izango dugu ateak diren liburuen azalak irekitzean zer gertatzen den.
Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok “Liburu txiki zoragarriak” kontatuko du, xarma handiko liburuekin kontatutako istorioak.
Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.
Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Gabonetako abenturak» kontatuko du, gabonetako ipuin hauetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.