Uraren Jaian kontu kontari

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak “Uraren Jaiaren” beste edizio bat ospatuko du larunbatean, ekainaren 4an, Arrigorriagan.

Familiari zuzendutako jarduera ludiko eta hezigarri hau 10:30etik 19:00etara izango da Arrigorriagako herrigunean. Eta ni Agirre Lehendakariaren parkean egongo naiz kontu kontari. Ekarri zure bainujantzia eta etorri ipuinak entzutera!!

Hemen duzu programa osoa: Uraren Jaia 2022

Partekatu

Euskal Herriko Kondairak Sestaoko Gaztelekun

Larunbatean Euskal Herriko betiko kondairak elkar banatuko ditugu Sestaoko Gaztelekun; izaki liluragarriez betetako euskal folklore aberats honetako istorio eta kondairek kristautasunaren aurreko garaietan errotu eta herriko oroimenean iraun ahal izan dute ahozko narrazioaren poderioz.

Partekatu

Aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna Sevillan ospatuko dut

Aurten Sevillako Mairena del Aljarafen ospatuko dut Liburuaren Nazioarteko Eguna, “Érase otra vez” kontatuz, oso egun berezia oso leku berezian.

DÍA INTERNACIONAL DEL LIBRO, lo vamos a celebrar con Pedro Alabazan en la Sala Infantil de la Biblioteca “José Saramago” de Mairena del Aljarafe, Sevilla.
Para público familiar, a las 12:00h.
Entrada libre hasta completar aforo.

Es recomendable consultar la agenda de nuestra Web: https://www.bibliotecaspublicas.es/mairenadelaljarafe/Actividades/Agenda.html

Partekatu

HitzBatu 2022

Estreinatu berri dugun urte hau topera hasiko dugu hitzBatu 2022 proiektuarekin, duela jada hamabost urte Barakaldo eta Gurutzetako ikastetxeetan bideratzen dugun ipuinak sortzeko tailerra.

Urtarrila, otsaila eta martxoan Lehen Hezkuntzako 4. mailako 34 klaseetako 718 ikasleekin izango gara Ipuinen fantasiaz beteriko mundutik elkarrekin bidaiatzen.
Aurten, aurreko urteetan bezala, ipuinak sortzeko gure tailerrean sentimendu eta emozioen mundua landuko dugu, gure istorioa sortzeko oinarritzat hartuko dugun estrukturan islatuko dena.

Partekatu

Bilbon ere Gabonetako abenturak

Aurtengo Gabonetan etxe ondoan dugun Erripako kaian eraiki duten karpan izango gara ere gure Gabonetako ipuinak elkarbanatzen, jarraian doazen bi saioetan:

  • 17:30etan 5 urte artekoentzat, “Beldurrekin jolasean”
  • 18:30eta 6tik 12 urte bitartekoentzat, “Gabonetako abenturak”

gabonetako abenturak

Partekatu

Beldurrarekin jolasean ere Bilboko Gabonetan

Aurtengo Gabonetan etxe ondoan dugun Erripako kaian eraiki duten karpan izango gara ere gure Gabonetako ipuinak elkarbanatzen, jarraian doazen bi saioetan:

  • 17:30etan 5 urte artekoentzat, “Beldurrekin jolasean”
  • 18:30eta 6tik 12 urte bitartekoentzat, “Gabonetako abenturak”

Partekatu

Euskararen Astea Abusu Ikastolan

Aurten hainbat saio egingo ditugu Euskararen Egunaren inguruan, eta nik, ilusio handiz, nire alabaren ikastolan kontatuko dut. Ikastolako Euskaraz Bizi taldearen eskutik, HH2, HH3, HH4 eta HH5eko haurrentzako ipuinak kontatuko ditut.

Gaur, HH2 eta HH3ko haurrek Txomin txita ezagutuko dute, bost untxi dituen familia eta OH!

Eta bihar, HH4 eta HH5ekoek Frederick, otso gosetia eta OH! ere ezagutuko dituzte.

Gora Euskara eta Gora Abusu Ikastola!! Urtebetetze zoriontsua Argitxo!

Partekatu

Beldurrarekin jolasean Basauriko Gabonetan

Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.

Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok Beldurrarekin jolasean kontatuko du. Saio honen ipuinak ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik.

Partekatu

Euskal Herriko kondairak Basauriko Gabonetan

Abenduaren 27tik 30era, urtea polito amaitzeko, Basaurin izango den Olentzeroren etxean izango gara Olentzero berari ipuinak kontatzera laguntzen.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.

Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Euskal Herriko kondairak» kontatuko du, izaki liluragarriez betetako euskal folklore aberats honetako istorio eta kondairek kristautasunaren aurreko garaietan errotu eta herriko oroimenean iraun ahal izan dute ahozko narrazioaren poderioz.

Partekatu