Gabonetako abenturak Artziniegan

Gabon-gaua mila gauza magiko gertatzen diren gau oso berezia da. Orduan hasten diren abenturak magiko eta bereziak izaten dira. Gau honetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.

Denek lo egiten duten ordu hauetan zatoz inoiz amestu ez dituzun sekretuak aurkitzera; beno, egia esan, den den denak ez dira lotan egongo…

gabonetako abenturak
Partekatu

The Queen of Musutxuak Artziniegan

Saio honetan senideko txikienek gozatuko dute printzesa ausart baten abenturak ezagutzean; neska honek badaki zer nahi duen eta mundu zabalera abiatzen da nahi eta behar duen horren bila.
Ez du dragoi edota sorginen kontra borrokan egin beharko baina bai aurkitu beharko du aurkitzeko hain zaila den Musutxuen Erregina.

In this session the litlle ones in the family may enjoy the adventures of a brave princess that goes for the conquest of the world to find what she needs. She does not have to defeat a witch or a dragon, she has to find the( unknown) Queen of Kisses.

Partekatu

Beldurrarekin jolasean Artziniegako Arimen Gauan

Gaur Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatuko dugu Artziniegan beldurrarekin jolasten, saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango direlako. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Partekatu

Paperezko ateak irekiko ditugu Etxebarrin

Gaur Etxebarriko Kultur Etxeraino eramango ditut nire Paperezko ateak. Liburuak etxeko atea bezalakoak dira: bestaldean mundu zabala dago gure zain. Irekitzen dugun liburu bakoitzak irudimenez beteriko mundu ederra erakusten digu, eta horretarako orriak besterik ez ditugu igaro behar.

paperezko ateak
Partekatu

Paperezko Ateak Artian Kontu Kontari jaialdian

Gaurko saioa oso berezia izango da. Gautegiz-Arteagako jendeak sekulako jaialdia antolatu du ipuinen inguruan eta herrikoak ipuinak, olerkiak, bertsoak, istorioak, asmakizunak, txisteak eta aho-korapiloak kontatzera hurbilduko dira.

Bigarren platera ni izango naiz, Paperezko ateak ipuin saioarekin. Eta postrean, merendola. Plan hoberik egon daiteke?

paperezko ateak
Partekatu

The Queen of Muxutxuak en Arespalditza

Igande hontan Joaquin eta biok ipuin saio elebiduna elkarbanatuko dugu Arespalditzako Udal Aretoan.

Saio honetan senideko txikienek gozatuko dute printzesa ausart baten abenturak ezagutzean; neska honek badaki zer nahi duen eta mundu zabalera abiatzen da nahi eta behar duen horren bila.
Ez du dragoi edota sorginen kontra borrokan egin beharko baina bai aurkitu beharko du aurkitzeko hain zaila den Musutxuen Erregina.

In this session the litlle ones in the family may enjoy the adventures of a brave princess that goes for the conquest of the world to find what she needs. She does not have to defeat a witch or a dragon, she has to find the( unknown) Queen of Kisses.

Partekatu

Mañariko Ipuinaren ordua – Beldurrarekin jolasean

Hilabete honetan Mañariako Ipuinaren Orduan narratzailea aldatu dugu. Pedrok saio bat proposatzen digu, non ipuinak, beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.