Euskara, Pedro, Ume eta familia osoarentzat

Hilabete honetan Mañariako Ipuinaren Orduan narratzailea aldatu dugu. Pedrok saio bat proposatzen digu, non ipuinak, beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Partekatu