Gabonetako abenturak Ormaiztegin

Gabon-gaua mila gauza magiko gertatzen diren gau oso berezia da. Orduan hasten diren abenturak magiko eta bereziak izaten dira. Gau honetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.

Denek lo egiten duten ordu hauetan zatoz inoiz amestu ez dituzun sekretuak aurkitzera; beno, egia esan, den den denak ez dira lotan egongo…

gabonetako abenturak
Partekatu

Betiko ipuinak Basauriko Gabonetan

Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.

Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Bazen beste behin» kontatuko du, abenturez eta musikaz beteriko ipuin dibertigarriak.

Partekatu

Gabonetan Paperezko ateak irekitzen

Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.

Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok Paperezko ateak kontatuko du. Saio honetan jakin ahal izango dugu ateak diren liburuen azalak irekitzean zer gertatzen den.

paperezko ateak
Partekatu

Olentzero eta Liburu txiki zoragarriak Basaurin

Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.

Gaur 3-5 urte bitarteko txikientzat, Pedrok “Liburu txiki zoragarriak” kontatuko du, xarma handiko liburuekin kontatutako istorioak.

Partekatu

Gabonetako ipuinak Basaurin

Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.

Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Gabonetako abenturak» kontatuko du, gabonetako ipuin hauetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.

gabonetako abenturak

Partekatu

Gu geu ondo tratatzeari buruzko ipuinak

Gasteizko Udaleko Haurren eta Familien Zerbitzuak haur eta nerabeen osasun mentala bultzatzeko ohitura onak sustatzeko kanpaina antolatu du urriaren 10erako, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunerako. Kanpaina horren barruan, Nire burua maite dut kontatzen ariko gara Gasteizko hainbat gizarte-etxetan. Gaur Judimendikoan egingo dugu.

https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u2e479ecb_18436c2457e__7d8b

Partekatu

Gau Beltza 🎃 Erandioko Gautxoriekin

URRIAK 31 Gau Beltza 🎃

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera

(Erandioko Irailaren 23a plazan)

* Ipuinkontalaria

* Erraldoien dantzaldi berezia

* …

XANDULI, MANDULI, KIKIRRIKI EMAN JATEKOA GURI!!! 🧛‍♀️👻

Partekatu

Gu geu ondo tratatzeari buruzko ipuinak

Gasteizko Udaleko Haurren eta Familien Zerbitzuak haur eta nerabeen osasun mentala bultzatzeko ohitura onak sustatzeko kanpaina antolatu du urriaren 10erako, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunerako. Kanpaina horren barruan, Nire burua maite dut kontatzen ariko gara Gasteizko hainbat gizarte-etxetan. Gaur Zabalganakoan egingo dugu.

https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&uid=u_1e4f4d40_183ee7247d2__7f22

Partekatu

Laukizen Gau Beltza ospatzen

Pixka bat lehenago, Gau Beltza ospatuko dugu Laukizko Liburutegian, Beldurrarekin jolasean…

Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak.

Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Partekatu

Ipuinak Biraka Legutioko liburutegian

Dado hauek ez dute balio partxisean jolasteko, ez. Irudiez beteriko dado txoro hauek beraiengan ezkutatzen dena irudikatzeko ziztatzen gaituzte.

Mahai gainean zure eskuaz botatzen dituzunean agertzen diren istorioak asmatzen ausartuko zara? Seguru behar besteko ausardia duzula, eta gainera ez zara bakarrik egongo, denon artean hainbat istorio egin ahalko dugulako eta horrela gure irudimena besteenarekin lotuko da benetan fantastikoak diren ipuinak sortzeko.

Aukera ederra kontalaria izateko!!!

Partekatu