Euskara, Pedro, Ume eta familia osoarentzat

Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Bego eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.

Egunero bi saio izango ditugu: 17:30etatik 18:15etara 3-5 urte bitarteko txikientzat eta 18:30etatik 19:30etara 6 urtetik aurrerako txikientzat.

Gaur 6 urtetik aurrerako txikientzat, Pedrok «Gabonetako abenturak» kontatuko du, gabonetako ipuin hauetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.

gabonetako abenturak

Partekatu