Peñafieleko gaztelura goaz

Uda honetan Gaztela eta Leongo lurretara itzuliko naiz, oraingoan Peñafiel herri ederrera, “Kontatuko banizu…” saioren istorioak partekatzera beraien “Un Castillo de Cuento” jaialdiaren barruan.

Oso estimatzen ditudan kontalariekin partekatuko dut kartela. Ohorea benetan.

Saio honetan, hainbeste gogaitzen, pisatzen, zanpatzen eta moteltzen gaituzten kezka horiei buruz hitz egingo dugu eta, irudimenari eta fantasiari esker, beste ikuspuntu batetik begiratuko diegu, ea sama arintzen zaigun.

Partekatu

Bilbon ipuin erotikoak elkarbanatzen

Arratsalde honetan, Bilbon berriz ere, niretzat hain dibertigarriak diren saio honetako istorioak partekatuko ditut BBKren Kuna areto berri-berrian.

Plaza deitzen dioten espazioan izango da, atzealdean ezkerretara sartzen zarenean (eta ez da komuna).

Tarte atsegin eta hurbila elkarrekin ematea eman ahal izango dugu elkarrekin, ausartu zaitez ausartzen eta zatoz; ez dugu inor eszenatokira ateratzen eta ideia batzuk ematen ditugu, gero nahi duzunean eta ahal duzunean praktikan jar ditzakezunak eta nahi duzunarekin.

Ekarpena 8 €-koa da.

Elkar ikusi eta entzuten dugu!

Partekatu

HitzBatu 2023 liburuaren banaketa

Beste urte batez, eta badira 17! heltzen zaigu Barakaldoko Udalaren Umeen Laborategiak antolatutako HitzBatu proiektu ederraren ondorioz argitaratzen den liburua banatzeko momentu atsegina.

Ikasturtea bukatu baino lehen, hiru egunez izango gara Clara Campoamor eta Gurutzetako Kultur Etxeetan guretzat hain atseginak eta elikagarriak diren momentuak dastatzen; espero dugu parte hartu duten ikasle eta irakasle guztientzat ere horrela izatea.

Partekatu

Liburuen magia elkarbanatzen

Jarraitzen dugu Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzen kutxa txiki hauek gordetzen dituzten istorioak askatzen.

Eta horretarako keinu xume eta oso magiko bat egingo dugu elkarrekin.

Animatzen zara?

Partekatu

Leioako Kultur Astean kontu kontari

Azken sei urteetan bezala, aurton ere Leioako eskoletara gonbidatu naute “Kutxa txiki magiko”etako istorioak txikienekin elkarbanatzera.

Lamiako, San Bartolome, Artaza-Pinueta,Altzaga eta Txomin Aresti izango dira bisitatuko ditudan ikastetxeak.

Txikiei zuzendutako ipuin-saio honetan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat liburu irekiko dugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez… eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istoriotxoa.

Norentzat: 3-5 urte bitarteko umeentzat
Hizkuntza: euskaraz
Iraupena: 30 min.

Partekatu

Santutxuko Liburu Azokan ipuinen magia askatuko dugu

Guretzat hain hain garrantzitsua den egun hau ospatzeko ez dago modu hobeagorik: liburuetatik heldu zaizkigun ipuin eta istorioak elkarbanatuko ditugu familia osoarentzat eta esukeraz bideratuko dugun saio honetan.

Bilboko Santutxu auzoaldeko Karmen enparantzan elkarbanatuko ditugu istorio hauek denontzat tokia izateko, Liburuen Magiari esker beraien barruan mugarik gabeko eremu zabal-zabala dagoelako, denok sartzeko modukoa.

Saio hau Bilboko Udalarek Kultur sailak antolatzen du.

Partekatu

Ipuin beroak Bilboko Ama salan

Iaz martxoaren bukaera aldean saio hau bideratu nuen niretzat hain berezia eta amtiea den espazio honetan, bertan urteak daramatzadalako yoga praktikatzen Juana Ferrizen laguntza eta jakituriaz.

Orduan sortu genuen konplizidadea eta hurbiltasuna hain atsegina izan zen, ezen aurton ere errepikatzeko gogoa izan dugula. Desberdina izango da, seguru, eta espero dut iaz utzi zidan irribarre disdiratsu bera uztea.

Oraingoan saioa gazteleraz bideratuko dut.

Lagunen artean gustuko tarte bat emateko aukera. Ez utzi pasatzen eta zure buruari harritzeko aukera emaiozu.

Sarrera zuk erabakiko duzu zenabatekoa izango den, saioa eta gero.

Partekatu

Berrizen Ipuin BEROtikoak

Topaguneak antolatutako hausnarketa-foro honetan parte hartuko dutenekin, lan gogorra egin eta gero, “ipuin BEROtikoak” kontatuko dizuet lanaren sama arintzeko asmoz.

Seguru gustura amaituko dugula lan-eguna!

Partekatu

Gamiz Fikan Liburuaren Eguna ospatzen

Guretzat hain hain garrantzitsua den egun hau ospatzeko ez dago modu hobeagorik: liburuetatik heldu zaizkigun ipuin eta istorioak elkarbanatuko ditugu familia osoarentzat eta esukeraz bideratuko dugun saio honetan.

Gamiz Fikako frontoian egingo dugu denontzat tokia izateko, Liburuen Magiari esker beraien barruan mugarik gabeko eremu zabal-zabala dagoelako, denok sartzeko modukoa.

Partekatu