Eskoriatzako sagutxuekin ere kontu-kontari

Eskoriatzako liburutegian sagutxoei buruzko istorioak kontatuko ditugu, hain txikiak, potolotxoak eta bihurriak izanda, umetxoen gustuko protagonistak izaten direnak, agian, beraiekin antz handia dutelako.

Saio honek Arnold Lobelen “Sagu kontuak” liburuan hartzen du arnasa eta bertan hitzez eta irudiez ere sagutxo batzuen istorio laburrak eta arinak kontatuko ditugu gure entzule txikitxoen laguntzaz.

Partekatu

Ahoz aho 2023

Aurton ere erregaitzak diren Intujaiko lagunak bueltatzen dira ipuinen gaineko jardunaldi zoragarriarekin otsaila, martxoa eta apirilean ospatuko dena, hori bai, Gipuzkoa aldean.

Hemen duzue egitarau osoa. AHOZ AHO 2023: egitaraua (pdf)

Martxoaren 25ean zehazki, Euskal Herriko herrialde desberdinetako narratzaileak bilduko gara mahai inguru batean gaur egungo ipuinen programazioei buruz hausnartzeko eta denon artean egoera zein den zehazten saiatzeko.

Eta sakonki pentsatu eta gero, Yoshi Hioki Japoniako narratzaile apartaren istorioekin gozatuko dugu, eta gero… lagunen arteko bazkari ederrean, musika eta bertsoek lagunduta, ospatuko dugu oraindik kontu-kontari jarraitzen dugula elkarrekin.

Plan aparta!!!

Partekatu

Gure martxoak 8a ospatzen

Hain adierazgarria den egun hau ospatzen hasiko gara Bilboko Errekalde auzoko emakumeekin batera.

Emakumeon ahalduntzeari buruzko betiko ipuin herrikoiak elkarbanatuko ditugu, ze, nork esan zuen ipuin tradizionaletan agertzen diren emakume guztiek paper eskasa izan dutela?

Partekatu

Bermeon txikienentzat kontatzen

Martxoaren 8a hurbil dugula Bermeoko Bekoportale aretoan genero berdintasunari buruzko saioak estreintatzen ditugu, etxeko txikienei zehazki bideratuta:

  • 17:15- 17:45- 0-3 urte bitarteko haurrentzat: Etxeko txikienentzako saio honetan elkartu eta berdintzen gaituenari buruz hitz egin eta kantatuko dugu, denok amatxu daukagulako, denok arrastaka ibili garelako altxatu baino lehen, denok hamar atzamar eta hamar behatz dauzkagulako, eta den-denoi musuen eta hitz goxoen laztanak gustatzen zaizkigulako.
  • 18:00-18:30- 4-5 urteko txikientzat: Saio hau neskatilez beteta dago: bere burua maite duten neskak, defendatzen direnak eta beldur eta oztopoekin topatzean aurrera egiten dutenak eta, humorez baldin bada, askoz hobeto.

Partekatu

Santurtzi ipuinez berotzen

Egun eta ordu honetan Kresala Aretora bueltatuko naiz hainbeste gustatzen zaidan “Ipuin BEROtikoak” saio honekin: elkarrekin gozatuko dugu gure sexu-organorik indartsuenarekin jolasten eta pizten, badakizue, irudimena.

Saioa euskaraz bideratuko dut eta Santurtziko Udal Euskaltegiko ikasleentzat, egun horretan “eskola berezia” izango dute eta.

Partekatu

Mundakan “in english” eta euskeraz

Egun honetan Joaquín eta Pedrok ingeleraz eta euskaraz jolastu eta kontatuko dute “The queen of musutxuak” saioa.

Hiru pase egingo dituzte:

-9:00etan LH 3. eta 4. eko ikasleentzat

-10:00etan LH 5. eko ikasleentzat

11:30etan LH 6. eko ikasleentzat

Partekatu

“Kutxa txiki magikoak” irekiko ditugu Gasteizen

Ibaiondoko Gizarte etxera bueltatuko gara “Kutxa txiki magikoak” saioarekin:

Txikiei zuzendutako ipuin-saio honetan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat liburu irekiko dugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez… eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istoriotxoa.

Partekatu

Martxoan Pobaleko Burdinolan neskei buruz kontatzen

Aurton, iaz bezala, martxoan Pobaleko Burdinolan izango da Bego nesken istorioak elkarbanatzen, neska eta mutilentzat ere, noski, neskez ari garenean mutilez ere ari garela ezinbestean.

Bi pase izango dira: 11:00etan gazteleraz eta 12:30etan euskeraz.

Etorri nahi baduzu, erreserba egin El Pobaleko Burdinolan bertan:

629 271 516 / elpobal@bizkaia.eus

Partekatu

Gasteizko sagutxuekin kontu-kontari

Egun honetan Gasteizko lur “preskoetara” joango gara arratsalde gure sagutxuen ipuinez berotzera, hainbeste gustatzen zaidan “Sagu txiki, sagu maite” saioarekin.

Euskeraz izango da 2-5 urte bitarteko sagutxuentzat.

Partekatu

Elgetako gaua berotzen

Elgoibarko liburutegian bideratzen dute helduntzako ipuinen Bibliobero ekimena.

Otsailean parte hartzera gonbidatu naute “Oihu goxoak” saioarekin.

Gau honetarako proposatzen dizkizuegun istorioetan desiraz beteriko asperenak, laztanak, musuak eta oihuak izango ditugu .. eta,fantasian bada ere, asetzen saiatuko gara.
Badakizue,irudimena askatzeko baimena hartzen badugu,den dena posible da eta.

Partekatu

Pobaleko Burdinolara bueltatzen gara

Beste urte batez guretzat hain maitea den toki eder honetara bueltatzen gara, oraingoan, eta aurreko urteetan bezala, ipuinak elkarbanatzera.

Egun honetan Joaquinek betiko eta betirako ipuinak kontatuko dizkigu.

Bi pase izango dira, biak gazteleraz: 11:00etan eta 12:30etan

Partekatu

Kabiezesen barre egiten

Kabiezeseko Haur Liburutegian izango naiz 3 urtetik aurrerako txikitxuentzako ipuin dibertigarriak kontatzen.

Handik bazabiltza, badakizu, zure zain egongo naiz.

Partekatu