Basauriko Olentzeroren Etxean kontu-kontari

Basaurin Olentzerok duen etxean izango gara aste osoan zehar hurbildu nahi duten txikiekin ipuinak partekatzera.

Gaur Begori tokatzen zaio eta saio hauetako ipuinak kontatzen dibertituko da:

  • 17: 30ean 3-5 urteko haurrentzat “Animalien kontuak” (Animalien ipuinak)
  • 18: 30ean 6 urtetik gorakoentzat “Behin bateko ipuinak”.

Bi saioak euskaraz izango dira eta familiak oso gonbidatuta daude, ondoan maite dugun norbaitekin entzutea aberatsagoa baita beti.

Partekatu

Gutxiago gehiago da Gasteizen ere bai

Gabonak heltzen direnean oporrak datoz, etxea apaintzen dugu, senidekoak gehiagotan ikusten ditugu, janari gozoak, turroiak eta mazapanak jaten ditugu eta, denen arteko onena,… Olentzerok eta Errege Magoek opariak ekartzen dizkigute eta …zenbat gainera!!

Ipuin-saio honetako ipuinez jakingo dugu zein den munduko oparirik onena, zelan antola daitekeen Jaiotza pertsonal, berezi eta magikoa eta, batez ere, zein garrantzitsua den iadanik daukagunarekin gustura eta ase sentitzea.

Partekatu

Gau beltzaren itzalak Okondon

Johnny Cold Feet
Itzalek eta argiak bideratzen duten giro apartan kontatuko dugu Irlandatik datorkigun izen bereko ipuin herrikoia eta bertan “Few Clothes” protagonistaren gora beherak ezagutuko ditugu. Ipuin herrikoietan gertatu ohi bezala, hasieran larri ibiliko da baina amaieran onean eta garaile amaituko da gutxien espero duenaren laguntzaz.

Nortaz ari gara? ba gurekin beti datorren horretaz, gutxien espero duzuenean agertzen zaigunaz.

Iluntasunean beldurrarekin jolastu eta itzalen, umorearen eta ipuinen magiaz gainditzeko aukera paregabea.

Bereziki egokia 7 urtetik gorako neska-mutilentzar eta maitatua duten norbaitekin baldin badatoz, ondo baino hobeto.

Partekatu

Sir Gawain and the sorgina Bermeoko Mareak jaialdian

Arturo erregearen garaiko kondaira hau berriztuta agertzen zaigu saio honetan eta oraindik XXI mendean erantzunik gabeko misterioaren gainean argitasuna ekarri nahi digu.
Sir Gawainek , zaldunik ausartenak, ederrenak eta sotilenak aurre egin beharko die arrisku ezezagunei , bere pentsaera aldatzera behartuko dutenak.

Pentsatzeaz gain, amets eta barre ere egiteko iraganerako bidaia.

Elezahar hau bi ahots eta bi hizkuntzatan partekatuko dugu: Joquínek ingelesez eta Begok euskaraz.

Listening/entzumena modu dibertigarrian egiteko.

Sarrera irekia

Partekatu

Sagu txiki, sagu maite Artziniegan ere

Sagutxoak, hain txikiak, potolotxoak eta bihurriak izanda, umetxoen gustuko protagonistak izaten dira, agian, beraiekin antz handia dutelako.

Saio honek Arnold Lobelen “Sagu kontuak” liburuan hartzen du arnasa eta bertan hitzez eta irudiez ere sagutxo batzuen istorio laburrak eta arinak kontatuko ditugu gure entzule txikitxoen laguntzaz.

Norentzat: 2-5 urte bitarteko umeentzat eta beren familiakoentzat
Iraupena: hiru ordu laurden

Partekatu

Kondairazko paisaia

2023ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, estreinatuko dudan saio honetan Jose Miguel de Barandiaranek BIzkaiko Oma bailarako bizilagunengandik zuzenean bildutako kondairak eta pasarteak kontatuko ditut.

Saioa euskaraz izango da eta helduei zuzenduta dago.

Informazio gehiago eta erreserbak

94 465 16 57 santimamine@bizkaia.eus

Partekatu

De la memoria de los antepasados e de las oídas e vistas mías

Lope García de Salazar Erdi Aroko jauntxoari buruzko proiektu berri baten estreinaldia izango da ilusio eta lan handiz El Pobal burdinolako lantaldearekin batera prestatu duguna, 2023ko Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Europako Jardunaldietarako.

Antzezpena Jaun Manuel Gonzalez Cembellinek aurkeztuko du eta Alabazan taldekook bideratuko dugu. Gazteleraz izango da, Muñatones gaztelu ederrean, San Martin dorrea bezala ere ezaguna dena.

Erreserbak egiteko jarri harremanetan El Pobal burdinolarekin

629 27 15 16 elpobal@bizkaia.eus

Partekatu

Mañariko Ipuinaren ordua- naturaren magia

Mañarian urte osoan zehar bideratu dugun “Ipuinaren orduarekin ” jarraitzen dugu. Oraingo honetan Naturaren magiaz hitz egingo dugu.
Horretaz ohartzeko bakarrik gelditu eta sentitu ahal dugu nola urtaroetan gure ingurua astiro-astiro aldatzen den gurekin batera, ia konturatu gabe, landareen diseinua ezin hobeaz liluratuta geratu ahal gara edota txorien abesti alaiaz, begiak itxita, gozatu eta beraiekin hegan egin …
Saio honen istorioetan Natura eskuzabalak egunero eskaintzen digun magia honi buruz hitz egingo dugu eta ikusiko dugu geuk ere, nahi izanez gero, horrelako magia apurtxo bat ere egin dezakegula.

Partekatu

Ipuinaren ordua Mañarian- Nire burua maite dut

Ikasturteari hasiera emateko eta 2023ko urtarrilean hasi genuen “Ipuinaren orduari” jarraipena emateko, Mañariko udal liburutegira bueltatzen gara saio eder honekin.

“Nire burua maite dut” saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da.
Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer.
Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, distiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa.

Partekatu

Bazen behin….Barakaldo 23- Ipuin bat kontatuko didazu?

Aurten, “Bazen behin” programa liburutegietara bueltatuko da irailetik azarora bitartean ipuin-kontaketaren mundua familien artean sustatzeko xedeaz Barakaldoko Liburutegien Sarearen bidez.

“Kutxa txiki magikoak” ipuin-saio honetan liburu bat irekitzeko egin behar den keinu xume baina magikoa egiten, askatuko dugu denon artean barruan gordeta dauden istorioak.

3-6 urte bitarteko txikiei zuzenduta eta beraien familiekin badatoz, hobe.

Izena emateko liburutegiarekin harremanetan jarri.

Partekatu

Beste behin… Iruñean

“Behin batean…” ipuin jaialdian bideratuko dudan bigarren saioan 6 urtetik gorako txiki eta beraien familiakoekin elkarbanatuko ditut “Nire burua maite dut” saiaoren istorioak, ea gure burua pixkat gehiago maitatzen dugun.

Partekatu