Ba, bai, sekulako ustekabea izan zen! Aurten, Tolosaldean Intujai-ko lagunek antolatzen duten Ahoz-aho ipuinen jaialdiaren 12.urtea betetzen zen eta, amaiera behar bezala ospatzeko, Euskal Narratzaileen Topaketa antolatu zuten.
Goizez, Maialen Moreno eta Leire Díaz de Gereñuren ahozkotasunarei buruzko bi hitzaldi interesgarriak entzun eta gero, Nicolas Buenaventuraren hitzez eta isiltasunez gozatu eta bidaiatu ahal zian genuen.
Eta orduan hasi zen Urrezko kalabazen banaketa: lehenengoa Leire Diaz de Gereñurentzat izan zen, ahozkotasunean ikaragarrizko azterketa lana egi eta egiten duena. Oso momentu hunkigarria zianz en, berarentzat bereziki.
Bazkalostean, bapo bazkaldu eta gero, May Gorostiaga eta Joxemari Karrere atera ziren Urrezko kalabazak ematera. Bagenekien Juan Kruz Igerabide aparteko idazleari emango ziotela ipuingintzan egindako lanagatik. Txaloak eta hitz ederrak, ipuina eta guzti, Juan Kruzenak bere hain ondo merezitako saria jasotzean. Txalo gehiago.
Baina orduan hasi ziren kontulari bikotea hau beste ustekabeko urrezko kalabaza eman behar zutela esaten, kontalaritzan “dinosaurioak” ziren batuzei (“ah!, guk bezala” pentsatu nuen), urtetan ipuinen munduan ibilikoak, ipuin-saioak programatzearen lanak eskatzen duena dakitenak (“ah!, guk bezala” pentsatu nuen nik), helduentzako saioak ezezik Bilbon euskaraz programatzen zutenak (“”ah, guk bezalaaa!???)… Ja! Eta geu ginen! Alabazan!!! Zelako aurpegia geratu zitzaidan (Pedrok zertxobait bazekien, traidore halakoa baina ez zidan ezertxo ere esan).
Eta hara atera ginen hirurok, poz-pozik, hitz bi baino ez ahoan: Mila esker!!!
Beti ere eskertzekoa da besteek nabaritzea egiten den lana,atzetik eginda ez dena ikusten emaitzetan baino, gustura egiten dena eta ezer ez trukean itxaron gabe, ondo egiteko besterik gabe, baina, hala ere… zein goxua! Momentuan ez zitzaidan nahi beste hitz bururatzen, aitortzen dut, baina geroago etorri zitzaidan Monterrosoren ipuin hiperlaburra eta hiperezaguna eta nik, jolasteko, honela moldatu nahiko nukeena:
“Esnatu zenean, bere aurrean kalabazasaurioen tribua zegoen oraindik, ametsetan”.
Jarrai dezagun, bada, kontalariok elkarrekin amesten, gure kalabazetan dauzkagun istorioak ilusioz elkarbanatzen, horrek ematen baitigu aurrera egiteko indarra eta lana ondo egiteko gogoa.
Mila mila esker Intujai tribuari honelako jaialdia antolatzen jarraitzeagatik.
Eskerrik asko lagunak eta ikusi arte!
Muxu erraldoia
2019 apirilak 3, asteazkena