Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Saio honetako ipuinetan agertzen zaigun oinarrizko ideia norberaren buruarekiko maitasuna eta begirunea da. Denoi gustatzen zaigu besteek maitatua sentitzea, onartua, ondo tratatua, baina hori lortzeko ez dugu onartu edo egin behar gustatzen ez zaigun ezer.

Ez dugu ahaztu behar nortzuk garen eta ondo gaudela garen bezala, bakoitza, bere modura, perfektoa delako, berezia, disdiratsua eta errepikaezina, izarrak bezalakoa.

Hizkuntza: Euskera.
Lekua: Salburua gizarte etxean.
Adina: 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.
Sarrera librea lekuak bete arte.

Partekatu