•   2022 abenduak 3, Larunbata
  •   11:45 – 14:00
  •   Altzagako Gazte Txokoan- erandio
Bego, Euskara, Ume eta familia osoarentzat

Euskaraz dakiten eta erabilera areagotu gura duten familientzako tailerrak antolatuko ditu Erandioko Udaleko Euskara zerbitzuak. Zehazki, 4 eta 8 urte bitarteko umeak dituzten familia euskaldun eta mistoei zuzenduta daude (gurasoetariko batek euskaraz dakienean).

Helburua familia barruan zein familia artean hizkuntza-ohituretan eragitea da euskararen erabilera bultzatzeko eta harreman-sareak ehuntzea. Beraz, tailerrak euskara hutsean izango dira eta horietako parte hartzaileek euskaraz egin beharko dute.

“Itzalekin kontu kontari” izenburua duen tailer hau abenduaren 3an bideratuko du Bego Alabazanek Altzagako Gazte txokoan ordu beteko bi paseetan: goizeko 11:45etan lehenengoa eta bigarrena 13:00ean.

Sormen-espazio honetan bertaratzen diren txiki eta nagusiei lagunduko diegu beren siluetak sortzen eta argiaren aurrean haiekin jolasten, sortzen zaizkigun istorioak kontatzeko, gure ahots eta musikaren laguntzaz.

Partekatu