Aurton, iaz bezela, Basauriko Olentzeroren etxetxoan izango gara Pedro eta biok ipuinak kontatzen aste osoan zehar.
Egun honetan neu, Bego, izango naiz jarraian doazen bi saio bideratzen:
- 17:30-” Sagu txiki, sagu maite”- 3-5 urte bitarteko umeak eta familia
Sagutxoak, hain txikiak, potolotxoak eta bihurriak izanda, umetxoen gustuko protagonistak izaten dira, agian, beraiekin antz handia dutelako.
Saio honek Arnold Lobelen “Sagu kontuak” liburuan hartzen du arnasa eta bertan hitzez eta irudiez ere sagutxo batzuen istorio laburrak eta arinak kontatuko ditugu gure entzule txikitxoen laguntzaz.
18:30 “Naturaren magia” 6tik aurrera ure bitarteko umeak eta familia osoarentzat