Estimulu digitalez betetako egungo mundu honetan, itzalen antzerkia tresna bikaina izan daiteke txikienen gainsaturazio teknologikoa konpentsatzeko eta haien irudimena aktibatzeko.
Itsasoaren sakorera bidaiatzea proposatzen dizuegu argiez, itzalez eta baita koloreez beteriko irudimenezko bidaia batean. Bueltan, gure proptagonistari gertatzen zaion bezela, ez gara berdinak izango, eta gustura asko ere!
Laura Castañonen “La niña que tenía sombra de sirena” (Júcar Infantil Argitalpena) liburuan arnasa hartzen duen ikuskizun honek pertsona ororentzat eta, batez ere, haurrentzat oso beharrezkoa den mezu bat transmititzen du, beren desberdintasunez ohartzen hasten direnean, besteekiko alderaketan sar daitezkelako, besteak baino gutxiago edo okerrago sentituz.
Hau da helarazi nahi diegun oinarrizko ideia: bakoitza bere osotasunean onartu
behar dugula, gure alde argi eta ilunekin, garen bezalakoak izan gaitezen, horrek
guztiak osatzen baikaitu garen izaki bakar eta errepikaezin gisa.
Istorio horrek gure itzala, gure alde iluna, maitatzeaz hitz egiten digu, Txinako
Itzalen hizkuntzaz kontatuta, eta, gainera, ikuspegi gaurkotuagoa emanez bere
planteamendu teknikoan.
Itzalen ikuskizuna
Gomendatutako adina: 4-10 urte
Ikuskizunaren iraupena: 45 min.
Hizkuntza: euskara edo gaztelania
Aktore kopurua: 1
Teknikari kopurua: 1
FITXA ARTISTIKOA
Aktorea eta txontxongilolaria: Bego Alabazan
Argi eta soinu teknikaria: Pedro Alabazan
Gidoi teknikoa eta zuzendaritza: Jose Diego Ramirez “A la sombrita”
Musika eta soinu-ingurumena: Sulpicio Molina
Ahots-zuzendaritza: Silvia Nuño
Eszenografia-estrukturak: Iñaki Etxeandia
Eszenografía: Leire Orueta
IKUSKIZUNAREN IBILBIDEA
2024ko uztaila – Egoitza teknikoa CRAI Teatro Pocas Luces, El Villar, Kordoban.
2024ko abuztua – Egoitza teknikoa Bilboko Txotenagunean.
2024ko iraila – Egoitza teknikoa Palma del Ríoko Koliseo Antzokian, Kordoba.
2024ko urria – Egoitza teknikoa Tolosako Topic Nazioarteko Txotxongilo Zentroan.
2024ko azaroa – Estreinua Bilbao TX, Bilboko Nazioarteko Txontxongiloen Jaialdian.
2024ko azaroa – TitiriPalma, Palma del Rioko Txotxongilo eta Objektuen Nazioarteko Jaialdia, Kordoba.
FITXA TEKNIKOA
Guztiz ilundu daitekeen aretoa, kalitate akustiko onarekin eta giro-zaratarik gabe.
Eszenatokiko gutxieneko neurriak: 4m. zabal x 3m. sakon x 2,5m. altuera
Behar teknikoak: 3.000w/220v.-ko energia-hargunea.
Soinu ekipoa lau kanaleko mahai-soinuarekin.
Produkzio-beharrak:
Iristeko ordua: saioa baino hiru ordu lehenago
Muntaketa-denbora: bi ordu
Desmuntatzeko denbora: bi ordu
Ibilgailu baterako aparkalekua
Ekoizpena eta distribuzioa:
Euskal Herrian – Alabazan
☎ 637 302 007
✉ bego@alabazan.net
Estatuko gainerakoetan – Luz Distribución
☎ 615 271 563
✉ luz@alasombrita.com
LABURPENA
Bego Alabazan liburutegizaina poz-pozik dago bihotzeraino heldu zaion liburu bat aurkitu duelako: Luzia izeneko neskatila, bere itzalaz jabetuta, berarekin haserretu eta bere aldetik botatzen du.
Itzalak, bere pertsonarengandik bananduta, abenturak bizi izango ditu itsasoaren sakonean, eta han Itsasoetako printzesa ezagutuko du, sirena bat, bere isatsa berarekin
partekatzen duena, lagunak egiten direnean.
Elkartuko ote dira berriro Luzia eta bere itzala?
