Ipuin erotikoen saioak bereziki atseginak dira, oso gizatiarra den zerbaiten inguruan jolasteko eta eragiteko aukera ematen digutelako: gozatzeko gogoa eta hori egiteko beldurra.

Gure fantasian arriskurik gabe gerta daitezkeen egoerak planteatzea gustatzen zaigu, eta hau, gure erronka onartzen duen publiko jostalari baten irudimen konplizearen laguntzaz, ezin hobeto..

Erotismoaren bizipenaren bidez barrea, zoriona eta poza agintzen duen iragarki batek dioen bezala, sexua bizitza da. Gure saioan, orgasmo zoriontsuetan amaitzen diren irudi, sentsazio, topaketa eta istiluekin jolastuko dugu, dramarik gabe.

Gure ipuinetan udareek eta sagarrek askotariko oihartzunak, ispiluak, jostailuak eta mazedoniak izango dituzte jokoan.

Norentzat: helduentzat
Hizkuntza: gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Kontalariak: Joaquín eta Pedro

Gomendioak

Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.

Komeni da espazioak desberdintzea: batetik, eszenatokia, ahal bada, altuera txiki batean eta, bestetik, aulkidun espazioa entzuleentzat (txiki zein nagusiak), iladetan jarrita eta erdibiribil bat osatuz.

“Cuentos de Hadas de Ángela Carter”- edit. Impedimenta
Partekatu