Hitzek txoriek bezain aske egiten dute hegan, Txina bezalako paraje urrunetara edota denborarik gabeko ipuinen garaietara eramaten gaituztelarik, eta gero, hori bai, etxera ekartzen gaituzte bueltan.

Saio honetan txori-hitzek izaki hegalari eta txiki hauei buruzko istorioak kontatuko dizkigute, beren txikitasunean handiak direnak eta gure irudimena hain erraz pizteko ahalmena dutenak.

Norentzat: 6-10 urte bitarteko umeentzat eta beren familientzat
Hizkuntza: euskaraz zein gazteleraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Gomendioak

Entzutea erraztuko duen giroa sortzeko, saioan etenik izango ez den espazio lasaia da egokiena.

Espazioak bereizi ahal izatea komeni da: batetik, agertokia, ahal bada, altuera txiki batekin, eta, bestetik, aulkiak dituzten ikusleentzako espazioa (handientzako zein txikientzako), zenbait ilaratan, zirkuluerdi bat osatuz.

Oso egokia deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura, besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 50ekoa da (2-4 urtekoentzako saioetan txikiagoa)

Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea.

Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

Neska-mutilen arreta-maila beraien adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Arreta eta entzumenerako giro aproposa sortu eta mantentzeko saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen

Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egotera behartzea, beraiek nahi ez baldin badute.

Behar teknikoak

Mahai txiki bat

Saioan zehar soinu-efektuak dituzten zenbait ipuin kontatzen dugu, beraz, gelan bozgorailu sistema aproposa egotea ezinbestekoa da soinu hauek behar bezain ondo entzun daitezen.

Partekatu