Kategoriak

Saio honetan irudimenaren bidaia berezi eta bero batean abiatuko gara atearen bestaldera, eta, sarrailatik begiratuta, ezkutatu nahi zaiguna ikusi ahal izango dugu.

Zatozte begiratzera; eta gero, utzi zeuen gorputzak imajinazioaren bidea jarraitzea.

Norentzat: helduentzat
Hizkuntza: gazteleraz/ euskaraz
Iraupena: ordu betea
Kontalaria: Bego

Ipuin BEROtikoak 2013
Gomendioak

Toki lasaia behar dugu saioa bideratu bitartean entzute-giro aproposa bermatzeko.

Komeni da espazioak desberdintzea: batetik, eszenatokia, ahal bada, altuera txiki batean eta, bestetik, aulkidun espazioa entzuleentzat, iladetan jarrita eta erdibiribil bat osatuz.

Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

Behar teknikoak

Iluntzeko aukera ematen duen toki lasaia, narratzailearen gainean, besterik ez, argitasuna jarri ahal izateko.

Mahai txiki bat eszenatokian

Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa, hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik.

Partekatu